|
Atxerritoko aintzirako bidetik |
Gaur Ozara hurbildu naiz aspaldin asmoa nuen zirkular bat egiteko. Atxeritoko aterpetik Anzotielloko lepora joan nahi nuen altuera galdu gabe eta interneten informazioa bilatu nuen baina ez nuen ezer baliotsua aurkitu.
Beraz oso ongi jakin gabe, handik sartu nintzen eta zalantza askorekin lortu nuen. Zirkularra osatzeko Atxeritoko aintziratik pasatu nintzen aterpera joateko, hala ere lainoa zegoela eta aintzira ia ezin izan nuen ikusi.
Aterpetik bere ondoko belarditik gora jo nuen zeharka zihoan bidexka bat hartzeko, handik legardi bat zeharkatu eta gero sasi lepo batera (1800 m.) iritsi nintzen. Hemendik aurrera bidea ez dago argi, Anzotielloko lepora joateko ez dago biderik, baina oso eroso ibiltzen da belar gainean.
Hurbiltzen naizenean Anzotiello eta Gorretatik jaisten diren legardiak agertzen dira eta nola edo hala zeharkatzen ditut eta lepora iristen naiz, helburu lortuta!
Hau ezaguna da niretzat eta zuzen Kinboara igotzen naiz, gero zeharka Pettrafitxako lepora iristen naiz eta berriz Ozara iztultzen naiz.
|
Las Foyas sakanako bidetik atxeritoko aintzirarantz |
|
Bidetik, nondik pasatuko naizen ikusten dut. |
|
Lanbro trinkoa, aintzira ia ez da ikusten |
|
Foya d´Atxerito eta aterpea |
|
Toki basatia |
|
Sasilepo honetatik Anzotielloko lepoa ikusten dut. |
|
Txipeta |
|
Hau sasilepoa da, altuera ez galtzeko hona igo naiz. |
|
Lepora iritsi baiino lehen legardia zeharkatu behar da |
|
Lepora iristen naiz |
|
Kinboara igotzeko, hau lana! |
|
Lintza aldera, Txamantxoia |
|
Alanoak eta Ezkaurre |
|
Petrafitxako lepoa |
|
Lepotik Guarrinza aldera |
|
Lepoa atzean gelditzen da |
|
Berriz Ozan. Txipeta espektakularra! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina