|
La Munia Ibonetatik |
Pinetako parkingetik (1.277 m.), ermitatik,
pagadi basati batetik La Larriko goi mendiko belardi zabaletara iristen naiz,
ibar luze honetatik bidea ipar aldera doa La Larriko ur jauzirantz. Ezker
aldean ur jauzia uzten dut (1.617 m.) eta
bide txiki batetik, aldapa oso tente hasten da eta atseden eman gabe La
Larriko zirkua gainditzen dugu, Fuensanta errekan agertzen garenean aldapa
zerbait lehuntzen da eta paisaia erabat aldatzen da eta mendiko belardiak eta
errekatxoak urarekin edonon daude, iturburu batzuk bidetik ikusiko ditugu eta
ura edateko aukera ona dago. Bidea jarraituz lehenengo aintzirara iristen naiz,
La Muniako beheko aintzira (2.520 m.).
|
La Larriko belardiak |
|
La Larriko ur jauzia |
|
Altuera hartzen, behean La Larri eta aurrean Añiscloko lepoa. |
|
Las Olas, Baudrimon, Añisclo, Perdido, Cillindro ... |
|
Fuensantako belardietatik Monte Perdido alderantz |
|
La Muniako aintzirako hustubidea. |
|
Aintzira eta Las Puertas lepoa |
|
Goiko aintziratik La Munia |
|
Ispiluan Peña Blanca |
Honaino Monte Perdidoko mendigunea lagundu gaitu, Monte Perdido, Cilindro de Marboré, Astazuak et abar betti atztik iizan ditugu baina hemendik aurrera La Munia, Robiñera edo Peña Blanca ondoa izanen ditugu, lehenengo aintzira ezkerretik inguratzen dut eta bigarrena eskuinetik Petramulatik datorren bidea hartzen.
La Muniako lepora iristen naiz (2.853 m.), handik Troumouseko zirkua airetik ikusten dut eta nire aurretik La Muniako ertza altzatzen da, hasten naiz trepada errezak egiten, batzutan ertzatik kanpo bidexkak hartzen ditut baina gehien bat ertza erditik igotzen naiz. Katuaren pasabidea arazorik gabe pasatzen dut jarritako kateari esker eta kontu handiz goraino, La Muniara (3.134 m.) iristen naiz, goian argazki batzuk egiten ditut, ikuspegiak gozatzen ditut eta zerbait jan eta gero zailena hasten dut, jaitsiera.
|
Altuera hartzen, aiintzirak, Las Puertas lepoa eta Chinipro |
|
La Muniako lepotik Troumouseko zirkua |
|
Lepotik Sierra Morena eta La Munia |
|
Gailurretik Troumouse eta Vignemale besteak beste. |
|
Ertzako azken zatia. |
|
Sierra Morena alderantz |
|
Robiñera eta aintzirak |
|
Kar, kar, kar ....!!! |
|
Lekeitiar bat ere goian. |
|
Monte Perdidoko mendigunea |
|
Berriro jaisten. |
Uste baino hobe eta azkarrago lepoan agertzen
naiz eta aintzinetara doan bidea gozatuz uretara iristen naiz, hemendik toki
beretik itzuli ordez, Las Puertas lepoa (2.536 m.), Robiñera eta Chinipro
artean, zeharkatzen dut, lepotik gertu aintzira dago eta jendea bainua hartzeko
igo da, zakurrak ere, ez dakit egokia den goiko ibon hauek hondartza bat bezala
tratatzea ekosistema oso ahula iruditzen baitzait Petramula alderantz bidea segitzen dut, hasieran bide nabaria da pistatik datorren
bidea delako baina bihurgune batean bidea uzten dut (2.120 m.) eta Las
Coronetas leporantz (2.156 m.) gorako
bidexka hartzen dut, hasieran lepo batera iritsi eta zerbait jaitsi eta gero,
aurrerago Petramulatik datorren bidearekin bat egiten dut eta lepora iristen
naiz.
Oinetan Plana Fonda (2.080 m.) daukat,
zintzilik dagoen ibar miresgarria, harresi natural batetik babesturik. Jaisten
naiz eta bideak La Estivako belardietatik La Larriko basoetara eramaten nau, pinuditik
La Larri lautadara iristen naiz, handik aparkalekura joateko GR segitzen dut
eta goizean zeharkatu dudan pagadi ikaragarritik itzultzen, kotxera iristen
naiz.
|
Orain lepo horretatik itzuliko naiz. |
|
Jendea eta zakurrak, hondartzan bezala 😡 |
|
Las Coronetas lepoan. |
|
Behean Plana Fonda, ederra! |
|
La Estivatik ibiltzen. Goian Añiscloko lepoa. |
|
La Estivatik |
Ibilaldia oso exijentea da, ia 23 kilometro eta 2.200 metro inguru desnibela duen ibilaldia da eta horrez gain La Muniako gailurrera iristeko dagoen ertzak ere, bere zailtasuna dauka ez bazara oso trebea inguru haietan mugitzeko.
Azkenean ibilaldia oso polita da eta denetarik dauka, belardietan ibiltzen da, aintziren artean, legardietan, ertza, .... eta batez ere ikuspegiak, ikaragarriak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina