Kurt Diembergerek
behin esan zuen mendiak bi aldiz igotzen direla, bata pioletarekin eta bestea
idaztearekin. Kurten liburuekin Himalaiako mendi ikaragarrietan kriston
abenturak pasatu ditugu.
Aste honetan Zurizara hurbildu nintzen zirkular bat
egiteko eta bide batez Kinboa altu eta Anzotiello ere igotzeko. Ibilaldiaren
tokiek, uda hasierak, eguraldiak eta ikuspegiek igoerari xarma berezi bat eman
diote eta Kurten esaten zuen bezala, kontakizun hau idazterakoan berriro esperientzia
polit hori errepikatu zait eta nolabait arrastoa utzi nau.
Gamuetako basoa,
pagadi itxia hasieran eta goialdeko pinudi ederretik piriniotar goiko belardiak
zabaltzen dira, mendi ikaragarrietatik inguraturik eta altuera moderatuak badira
ere, giro basatia bizitzen ahal da. Gamuetako Txinebraletik kinboaraino,
Gorreta eta Anzotiello tartean, orratz bertikalak sortzen dira, pareta
basatiak, haran sakonak, muino berde eta loretsuak eta pirinio alderantz
ikuspegi miresgarriak gozatzen ahal dira.
Guzti hau gozatu
dut Gamuetako basoa eta sakana ibili ditudan bitartean, Goiko Kinboa eta
Anzotiello igotzeko, oso gutxi bisitatuak diren bi mendi, Anzotiello batez ere.
Inguruko mendien artean ez dira gehiegi nabaritzen, Hiru Erregeen mahaia edo
Alanoak, Gorretako Malloa edo beste batzuk eta denbora luzez horrela izan dadin
nahi nuke, gain bakartiak gozatu jarraitzen ahal izateko.
Gamuetako basotik
igo eta gero goi belardi udaberritsuak zeharkatzen dira, handik Kinboetatik
jaisten den errekara hurbiltzen gara altuera pittin bat galtzen. Berriro
altuera hartzen da erreka jarraitzen eta Anzotiello ala Kinboara joateko toki
batean agertzen da, askoz harritsuago hemendik aurrera, Kinboarantz joz bizkar
menditik aldapatsu batetik Kinboara iristen da. Oso aldapa tente eta harritsua Anzotielloko
lepora jaisten da eta handik berriz gora jotzen da igoera oso tente batetik
Anzotielloraino, Piriniotako gain miresgarriren bat.
Itzulera Camile
bide ospetsutik egiten da, hartu duen ospe handiagatik bidea oso ibilia da eta
Gamuetako basoko oinetan zirkularra ixten dugu zirkular polit hau.
|
Txamantxoia |
|
Gorreta eta Anzotiello goiko pinuditik |
|
Basotik atera eta ikuspegia zabaltzen da. Txinebraletik Kinboaraino |
|
Kinboa txiki |
|
Alanoen dorreak ere agertzen di |
|
Kinboan. Atzetik Txinebrak, Gorretak eta Anzotiello |
|
Alanoak, Ezkaurre eta Kinboa txiki |
|
Txipeta eta pirinioa |
|
Anzotielloko Harana eta Guarrinza |
|
Anzotiellon. Atzean Txinebral, Gamuetako Folla eta Gorreta. |
|
Beste aldetik, Kinboa eta Alanoak |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina