Vanoise Parke Nazionala, 534 km koadrokoa, Frantziako Alpeetan. Savoia departamenduan dago, Maurienne eta Tarentaise haranen goiko eremuan. Frantziako lehen parke nazionala da. eta 14 km-ko muga komun bat partekatzen du Italiako Gran Paradiso Parke Nazionalarekin, Europako mendebaldeko babestutako eremurik zabalena osatuz.
Pralognan herrian aste bat egon gara La Vanoise mendigunean murgiltzeko. Eguraldiak ez gaitu gehiegi lagundu baina hala eta guztiz ere bost egunetan mendian ibili gara, elurra justu samar zegoen beheko partetik baina goialdetik aski izan dugu.
1. Eguna. Pralognan herritik (1400 m.) La Vanoise aterperaino (2500 m.) eskiz igotzen gara Aiguille de La vanoise inguratzen, handik col de La Rechasseraino (3000 m.) igo eta L´Arceline errekatik, berriro Pralognanera itzultzen gara.
Pralognan herria
Barmettes aterpera iristen. Ondoan Aiguille de la Vanoise
La Grans Case
Ni La Vanoise aterpearen aurrean
Aterpetik gora
La Rechasseko lepoa
Arcelinetik jaisten
2.Eguna. Eguraldi txarra izan dugu eta zonaldetik turismoa egiten dugu.
3. Eguna. Pralognaneko eski pistetako aulkia hartzen dugu eta Barmettes aterpera iristen gara (2010 m.), handik berriz La Vanoise aterpera hurbiltzen gara eta Pic de La Rechassera (3212 m.) igotzen gara gero berriro aterpera itzultzeko, han gaua pasatzen dugu.
Atzean eski estazioa utzi dugu
Aiguille de La Vanoise, Pointes de la Petite et Grande Glière
La Grande Casse sortzen da
Hurbiletik mendiak harritzen nau.
Ikusten ez den aterpe ondoan gaude, ezkerrean Pointe de La Rechasse. Hara goaz!
Aterpea eta La Rechasse
Atsedentxo bat aterpean eta berriz lanera
La Grande Casse beti gure gainean
Glaziarreko lautada bukaezina
Gailurra hurbil
Goian!
4. Eguna. La Vanoise aterpetik Grand Casse lepora (3096 m.) igotzen gara, handik L´Epéna glaziarreko eskuinaldetik eta haren serak ikaragarrienak ikusgai, la Gliere lautadaraino (2034 m.) jaisten gara.
Eguna luzatzeko , Roche Noire leporanrz abiatzen gara, 600 metro igo ondoren atseden bat hartu eta jaitsiera ederra egiten dugu iraupen handiko eski pistetaraino, Champagnyn (1550 m.).
Aterpetik Grande Casseko lepoa asmatzen da.
Prestaketak igotzeko, gure atzean Aiguille de la Vanoiseko pareta.
Altuera hartzen dugu, ezkerrean aterpea puntutxo bat besterik ez da.
Lepoa gertu
Lepoan! Han pilatzen gara .....
.....jaisteko prestaketak egiten eta tokiaz gozatzen.
beste aldera, Grande Casseko mendebaldeko pareta ikaragarria.
L´epéna glaziarretik jaitsiko gara.
Atzean lepoa eta Aiguille de l´Epéna gelditu dira.
Ni l´Epéna glaziarreko seraken aurrean, ikaragarria!
La Gliere lautadatik berriz gora, Roche Noire leporantz
Aurrean La Grande Motte eta La Grande Casse, bi erraldoiak
Hemendik 1000 metroko jaitsiera bikaina Champagnyraino
5. Eguna. Gaur eguerdirako eguraldi txarra iragarri dute eta Doron ibarretik joan gara Les Prioux herriskara, handik Le Pommier Blanc (2514 m.) kaskora igotzeko
Doron ibarretik Le Pomier blanc aldera goaz
.
Behean Les Prioux
Gailurra
6. Eguna eta azkena. Gaur egun luzea dugu aurretik, Le Dômme des Sonnaillesera igoko gara. Berriro Doron Ibarretik joaten gara, gero Thurges lepo aldera joateko eta handik zuzen goraino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina