2024/12/17

GAMUETAKO TXINEBRAL (2.329) ESKIZ

 Gure gertuko mendietan elurra desagertu da eta eskiz mendian ibiltzeko, Pirinio aldera joan behar dugu. Kasu honetan Lintzara bagoaz eta Gamueta sakaneko gurutzetik ibilaldia hasten gara, Txinebral mendira igotzeko.

Txinebral, Petretxematik ikusita.

Lintza eta Zuriza beti helburu egokia da mendian ibiltzeko, bai eskiz zein oinez zailtasun desberdinetako ibilbideak egiteko. Eskiz igotzeko klasikoetariko bat da Txinebral, Petretxema, Atxerito Gorreta edo Kinboa mendiekin batera.

Gamuetako sakaneko gurutze-bidean kotxeak utzi ditugu eta mendi bizkar txiki batetik, "Los Clerigos" iturritik datorren bidearekin bat egiten dugu. Gamuetako sakanetik igotzen gara, Txinebraleko bizkarra beti gure ezer aldean izanen dugu eta bere maldetatik gailurra gaindituko dugu.

Jaitsiera berdin egiten dugu, gailurretik atera eta eskiada politena aurkitzen dugu, gero eskiatzeko toki hoberenak bilatzen, berriro kotxera itzultzen gara.

Haizeak elur pilo bat eraman du eta zenbait tokitan elur falta nabaria da, eguzkiak elur gogorra, ongi eskiatzeko elur bikainean bihurtu du.

Gaur koadrila ederra bildu gara



Hemendik Los Clerigosetik datorren bidea hartuko dugu


Basoan sartzen gara...
...eta gure helburua asmatzen da.



Eskuinean Gorreta de los Gabachos eta Anzotiello




Gamuetako sakana


Atzean, Txamantxoia






Altuera hartzen, elur falta ikusten da


Ori alderantz


Ezkaurrerantz

Azken txanpak

Gailurreko azken pala eta Javier


Eskuinean gailurra



koadrila ederra gorantz



Ikuspegiak zabaltzen dira


Alanoak eta Ezkaurre

Goian



Martiek egindako bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina