2020/09/03

PANTICOSA-AINTZIRA URDINAK-TEBARRAI-INFERNUAK-PONDIELLOS LEPOA-PANTICOSA

Inoiz ez gara aspertuko Panticosako mendiak eta inguruak ibiltzeko, neguan mendiko eskiekin, udan ibiltzen eta batean edo bestean beti ikuspegi paregabeak.
Gaur Lourdes, Fernando eta hirurok zirkular klasiko bat egitera etorri gara, Infernuak hain zuzen. Bainuetxeetan hasi eta handik Bachimañako aintzirarantz, gero aintzira urdinetatik infernuko leporaino.
Toki hau berezia da, Tebarraiko aintzira ederrak eta bere kaskoek (Tebarrai, Infernuak, Piedrafita, ..) giro ikaragarria ematen diote.
Lepotik Tebarraiko kaskoa igotzen dugu eta berriro lepoan gaudela hamarretakoa egiten dugu. Ni konturatzen naiz poltsa janariekin Bachimañan ahaztu zaidala eta nire laguneena konpartitu behar dut (esker mila!!).
Jan eta gero Infernuetako malda harritsuak igotzen ditugu eta hiru puntetara iristen gara arazorik gabe.
Jaitsiera Pondiellos lepotik egiten dugu eta Mallataetatik berriz bainuetxeetara iristen gara.
Beti bezala oso mendiko egun ederra pasatu dugu, bai eguraldia, ingurua eta batez ere lagunak.



"Casa de piedra" aterpe ondoan hasten gara.


Bidean "Aguas limpias" sakanako ur jauzi batzuk daude.


Bachimaña aintzireetatik ur aski ateratzen da.

Atzean Foratula eta Tablato agertzen dira

Bachimañako aterpea.


Bachimañako aintzira inguratzen.

Infernuak eta marmolera agertzen dira.






Lehenengo aintzira urdina eta infernuak Fernando eta Lourdesen atzetik

Bigarren aintzira urdina eta Piedrafita mendia.

Infernuak beti ondoan.

Infernuko lepooa gertu. 

Bidean koadrila hau noraezean ibiltzen zen.



Atzean Vignemale sortzen da.


Lepotik urdinak

Tebarrai aintzira eta kaskoa



Piedrafitako lepotik Partacua.

Llena Cantal.

Infernuak.

Balaitus eta Frondiellak. Campo Plano aintzira

Lehenengo planoan Infernuak, eskuinean Garmonegro, Argualas eta Algas.

Lourdes eta biok Tebarrai kaskoan.

Goitik ere Partacua. Behean Sallent.



Eskuinetik ezkerrera, Marmolera, Piedrafita, Gaurier eta Punta Zarre. Atzetik Vignemale eta Monte Perdido



Infernuko lehenengo aldapetatik Tebarrai eta Llena Cantal
Infernuetako marmolerarekin lehengo kontaktoa.
Bide nabaria da baina kasu handiz ibili behar da.

Pondielloseko aintzirak. GaineanPondielloseko orratza, Garmonegro, Argualas eta Algas.

Berriz atzera begira, hirumilak edonon.




Marmolera ospetsua, mendi honetako ezaugarri nabariena

Mendebaldeko gailurretik beste bi gailurrak eta marmolerako pasabidea.

Marmolera eta Piedrafita, atzetik Llana Cantal. Gaurier, punta Zarre eta Gran Facha

Lourdes lehenengo gailurrera iristen. 3.075 m.

Marmolerako pasabidean Mikel eta bere alabarekin topo egiten dugu, aspaldin ikusi gabe eta, non topatu? Infernuko marmoleran. 

Erdiko gailurra 3.081 m.
Aurrean Ekialdeko gailurra.

Ekialdeko gailurran 3.076 m. Atzean marmolerako pasabidea.

Hego aldeko bidetik kontu handiz jaitsi eta gero.

Puntu honetan jaitsiarena aipatzea merezi du. Erdiko eta ekialdeko gailurren artean kanal nabaria dago eta bidea jaisteko kanalaren eskuin aldetik dago, munarriak eta oso zapalduta dagoen tokitik jaisten ahal da, baina oso aldapatsua da eta zenbait tokitan ere irristakorra.
Goitik kanalaren ezker aldetik oso markatua dagoen bide batt ikusten da, hori ez da hartu behar. Jende asko ikusi dugu hortik joaten eta galduak ibiltzea jakin gabe nondik jo. KONTUZ!

Saretas lepotik.Serrato, Xuans, Batanes, Labaza. Hauen gainetik Vignemale.

Infernuak eta kanala nabaria. Eskuinean Arnales.

Pondiellos aintzirak, beti ikusgarriak.

Pondiellos lepoan.

Lepotik bainuetxea ikusten da, 1000 metro jaitsiera gelditzen dira.

Ibilaldia bukatzen ari gara, atzean Argualas eta Garmonegro gelditzen dira.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina