Hasierako plana aldatu dugu eguraldia arratsaldean okertu behar zelako eta Collaradara joatea erabaki dugu. Oso arrunta ez den bide batetik joanen gara, Russell bidetik hain zuzen ere.
Bidea Canfranceko Puente de los peregrinosetik hasi eta berehala kartela aurkitzen dugu,"Peña Collarada por via Russell-Sendero difícil" markatzen du eta 8 km. eta 6 orduko iraupenarena esaten digu.
Bidea hartzen dugu, hasieran La Beserako bidearekin bat egiten du, gero beste kartela eskuin alderantz jo behar dugula adierazten digu eta aldapa fuerteak hasten dira, eta ia gora iritsi arte mantenduko dira, 8 kilometro hauetan ia 1900 metro desnibela egiten da. Kartelatik 20 minuttutara eskuinera joko dugu La Beserako bidea uzten, gero handik jaitsiko gara. Bidea oso basatia da, gutxi zapalduta eta erne ez bazara ibiltzen galtzeko erreza da, baina ere entretenigarria, trepada errez batzuk daude,
Basotik ateratzen garenean pareta handi bat goitik agertzen zaigu, hurbilduko gara eta eskuinerantz joaten, pinudi handi bat duen kanal batetik, gaindituko dugu eta Campaniles lautadan agertzen gara. Hemendik gailurra ikusten da eta bidea erreza eta erosoagoa da. Gailurrerako malda handiaren erdian, bide normalarekin bat egiten dugu eta jendea ikusten dugu.
Jaitsiera Ip aintziratik eta La Beserako bidetik eginen dugu, bide polita gaurko ibilbidea bukatzeko.
C
Goizeko 7,30ak dira iristen garenean.
Los peregrinos zubi ondoan kartela dago, eskuinera joko dugu
Aurrerago berriz eskuinera, bidea ongi markatua da
Bidea, 100 kilometrotako mendiko lasterketa (Canfranc-Canfranc) baterako markatuta dago.
Fernando eta Ferreren atzean Letxerines
Puntu honetan ikusten ez den beste kartela dago, eskuinera igoera normala eta lasterketakoa doa, ezkerrerantz Russell bidea. Hemendik aurrera erne ibiliko gara.
Bide honetan munarriak eta adarretan jarritako zenbait tubo horiak jarraitu behar ditugu.
Basotik atera eta horma handi bat inguratu behar da.
Oso ongi markatuta dagoen kanal handi honetaraino.
Berriro bideko markak eta lasterketakoak (gorriak) aurkitu ditugu.
Kanalako irteera.
Hemendik gailurra ikusten dugu.
Atzetik beti Letxerines, baina orain ere Bisaurin ikusten da.
Los Campaniles de Collarada eta arkoa.
Hemen ere gure lagunak.
Erdian sartuko garen kanala.
Kollaradako legardia ikaragarria da, eta ibiltzeko odeserosoa.
Goiko lepotik ikuspegiak zabaltzen dira.
Han behean Villanua ikusten dugu, Ia 2.000 metro beherago.
Fernando gailuurrera iristen,atzean Midi d´Ossau.
Punta Eskarra, Campanales de Ip, Pico Lava, Pala de Alcañiz eta Ip aintzira.
Alcañiz, Cuchillares, Peña Nevera, Somolak, Retona ....
Hirurok gailurran.
Ip alderantz jaisten.
Hurrengo lepoa da.
Lepotik, gailurra. Hemndik Ip aintzirara.
Hortik. Aurrean Pala de Ip.
Jaitsiera legardi nazkagarri batetik doa.
Hala ere, tokiak daude edelweis ederrak ikusteko.
Beste arko bat.
Presara iristeko aseguratzeko kable bat bada.
La Besera bidetik, atzean Ipeko zirkoa gelditzen da, ederra!
Eta bide polit honetatik kotxeraino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina