Ozako oihanera hurbildu gara gaur ibilbide luze eta polit bat egiteko.
Las Foyas sakanatik hasten, bidea hartzen dugu Arleteko aterpera joateko. Peña de Riste inguratu behar dugu hego aldetik "puerto del Palo" sahiesteko, gero La conarda lepoan ipar aldera pasatzen gara eta bide ona hartzen dugu, ipar aldeko ibarrak memperatzen.
Aterpera iritsi arte Collado de Saoubatouh (1.952 m) zeharkatuko dugu, gero Pic Rougeko ipar aldeko malda aldapatsuetatik doan bidetik, Cabanna de Lapassa ezker aldean utziko dugu eta handik azken igoerak Arleteko aintzira eta aterpera eramango gaitu.
Atseden txiki bat tokiaz gozatzeko eta zerbait jateko egiten dugu eta jarraian Arleteko lepora igotzen gara. Aguastuertas eta Guarrinza behean eta aurrez aurre Castillo de Atxer, aurrerago handik pasatuko gara ere.
Jaisten gara Aguastuertasera eta La Royako sakanatik Atxar de los hombres lepora, La Ñetera eta Secús artean, iristen gara. Hemen paisaia ikaragarria da, ezker aldean Costalizako paretak, aurrean Peña Forca, beti ikaragarria, eta gure eskuinean Castillo de Atxer. Guzti honi lurreko kolore gorriska atxikitzen badiogu, espektakulu paregabea daukagu.
Handik Guuarrinzako pistara jaisten gara Barcal sakanako bidetik.
Goizeko 8ak dira ibiltzen hasten garenean
Atxeritoko aintzirarako bidea jendetsu, hemendik aurrera gu bakarrik ibiliko gara.
Bidea ongi doa eta Castillo de Atxer beti lekuko izanen dugu
Lenito eta Paña Forcako harmarriak atzean utziko ditugu
Bide honek ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu
Lepo honetan "Puerto del Palo"ra joaten da zuzen. Guk eskuineko bidea hartuko dugu
Hasieran ez da oso nabaria, lurreko makilak erakusten du.
Guarrinza eta mendikate luzea Collaradaraino
Ferre eta Arturo
Lepoora iritsi gara, hemendik aurrera ipar aldean ibiliko gara
Paisaia aldatzen da, orain Midi lekuko izanen da.
Gertu Collado de Saoubatouh daukagu.
Atzera begira Auñamendi altzatzen da
Cabanna de Lapassa
Arleteko aterpe eta aintzirara iristen
Aintzira eta Arlet mendia
Aterpea eta aintzira, toki ederra
Arturo Arleteko lepora iristear.
Arlet lepotik Aguastuertasera jaisten
Bisaurineko kaskoa agertzen da.
La Roya sakanatik goian ikusten den lepora igoko gara, Atxar de los hombres
Pic d´Acué gure atzean, neguan eskiatzeko oso ona.
Lepoa, kolore gorriak agertzen dira.
Bisaurin denen gainetik
La Ñetera mendia eta lepooa.
Lepoan gaude, kontraste politak
Castillo de Atxer.
Costaliza ezkerrean, erdian Lenito, Peña Forca eta Rincón de Alano
Arturo azken aginduak banatzen.
Castillo de Atxer ezkerrean utziko dugu eta Barcal sakanan sartuko gara
Guarrinzako pistan, hemendik arzorik gabe kotxeraino
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina