2020/08/03

ASTUNETIK AYOUSEKO GAILURRETARA.



Astunetik Ayousera klasiko bat da jende asko joaten delako, dena den guk ibilbide desberdina egin dugu eta Ayousera hurbildu gara, baina inguruko mendi batzuetara igo gara.
Hasieran Pic Des Moines, Astunetik klasiko bat, baina handik col de Biellera jaitsi eta Pic Hourquetera igo gara, nahiz eta inguruko altuena izan oso bisita gutxi dauka eta besteak beste goi mendiko bakardadea gozatzen dugu. Larry alderantz doan ertzan ez gara ausartzen eta zuzenean Ayouseko aterpera jaisten gara gero handik berriro gora Larry kaskoraino, han ere, nahiz eta aterpetik jende asko izan, jenderik gabe aurkitzen dugu goiko bidea.

Berriz aterpera jaisten gara eta niretzat ibilbideko mendirik politenera igotzen gara, Casterau. Nahiz eta arriskutsua izan igoera ederra du eta gailurra ere polita eta zabala da, handik dauden ikuspegiak ikaragarriak dira, Bious-Artigues, Midi, Ayouseko aintzirak eta inguruko kasko guztiak eskuragai daude.

Bukatzeko Des Moines leporantz doan bidea hartu eta Astunera berriro itzultzen gara.

Eguna ikaragarri ona izan dugu nahiz eta laino batzuk izan, hala ere ipar aldean gelditu dira eta bista ederrak izan ditugu. Argazkietan egunekoa ikusi daiteke, zenbait tokitan kontu handiz ibili behar badira ere, oso gomendagarria da.

Dato batzuk:
Astun 1.730 m., Pic Des Moines 2.349 m., Col de Bielle 2.180 m., Pic Hourquette 2.384 m., Refuge d´Ayous 1.990 m., Pic de Larry 2.337 m., Refuge d´Ayous 1.990 m.,  pic Casterau 2.227 m.,   Gurutzea 2010 m., Col des Moines 2.169 m., Astun 1.730 m.

Ibilbidea 20 kilometro eta 1.570 m. desnibela

Astunen prestaketak egiten. Eguraldia lainotsu

Ferre eta Arturo, azkar altuera gainditzen.



Letxerines, Aspe .....

Escalar aintzira inguratu behar da


Astuneko lepoa, Midi d´Ossau eta Casterau agertzen dira

Des Moinesera igotzeko bidea.



Lainoak Aspeko ibarran sartutak

Benou lepotik kaskoa gertu. Ezkerrean La Hourquete

La Hourquete, heldu den helburua.

Des Moiines

Azken txanpa oso tente da.

Azken trepada eta .....

.... gailurra. Arturo goian

Ferre eta biok ere.

Goitik ibiliko garen tokietatik ikusten da.

Aurrean Casterau ezker aldean eta Paradise eskuinean, atzeko erraldoia Midi.

Des Moinesetik jaisten.

Col de Beille

Bukaeran La Hourquette


Toki paregabea da

Casterau eta Midi

Ez dirudi, baina kriston aldapa dago. Aurreko belardia igo behar


Ikusten ez zen gailurra ondoan daukagu.

Goitik ikuspegi politak daude

Arturo gora iristen



Bersau aintzira,Casterau eta atzean Midi eta pirinioa. Ikaragarria!!

Merezitako mokau bat hartzen dugu

Ferre paradisuan...



Añadir leyenda

Postal oso klasikoaAterpeko atarian

Aterpeko atean jendea pilatzen da


Col de Ayous

Aterpea, laac Bersau eta Midi

Pic de Larry alderantz, azken txanpak.

Ferre eta biok gailurrean.

Berriz aterpean.


Eguneko azken helburua, Casterau. Mendi espektakularra.



Ferre eta Arturo gorantz

Beille eta Larry artean dagoen ertza begibistan.

Goian gaude, ezkerrean Des Moines, Eskuinean La Hourquette

Ibar sakonean Bious-Artigues, bista ikaragarria goitik


Agur Casterau.

Casterau, bere aintzira eta Midi


Berriro Astuneko lepoan. Hemendik  zuzen kotxeraino.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina