|
Txemi Lopezen argazkia |
Pasa den urtean motxilan egin gabe geratu zen zeharkaldi polit hau uda honetan egin dugu.
Erne ibili gara eguraldiiekin eta ez zen egunik hoberena, baina Javierr eta Lourdesekin bat egiteko ez zegoen beste bat.
Atxarteko harrobietara hurbildu gara eta Artolako lepora igo eta gero zalantzak dauzkagu eguraldiarekin, lainotua dago eta agian ertza bustia dago. Arriskutsua da horrela badago.
Denbora egiteko lepotiik Aitz txikira igotzen gara eta handik berriro lepora eta ertzan jartzen gara Alluitz igotzen. Hemendik gora eta behhera, batzuetan zailago beste batzuetan errezagoa, baina oso entretenitua.
Eguraldiak ere gurekin bat egiten du eta gero eta politagoa eta garbiagoa gelditzen da eguna. Anbotora iristen gara eta handik ikuspegi ederrak gozatu eta gero (mokau on bat ere) berriro kotxera itzultzen gara.
Guzti hau egiten da zeharkaldi honetan: Artolako lepoa, Aitz Txiki 791 m., Artolako lepoa, Alluitz 1034 m..,Urkullu Larrano puntie 1012 m. Urkullu kanala, Zorroitza 1017 m., Gaintza 1008 m., Larrano punta 981 m., Larrano lepoa 957 m., Kurutzeta 1202 m., Elgoien 1246 m. eta Anboto 1331 m.
|
Hemen bidea hasten da |
|
Lepora iristen |
|
Alluitz, Aitz Txikittik |
|
Lourdes eta Javier Aitz Txikin |
|
Goitik Durango ikusten da |
|
Artolan artzai lanean |
|
Alluitzeko lehenengo aldapak |
|
Alluitzeko kaskoa |
|
Lainoak inguratzen gaitu |
|
Javier eta biok |
|
Deabruko pasabidera iristen |
|
Pasabidean |
|
Urkullu lepora jaisten, gainean Zorrotza eta Gaintza |
|
Urkulluko sakana, hemen mokau eta trago bat |
|
Zorrotzan, atzean Alluitz |
|
Ertza jarraitzen Larranora heltzen da |
|
Larrano puntie, Anboto oraindik ez da ikusten |
|
Belardietara iritsi gara eta hemen aterpeak, ...... |
|
.......... |
|
...... eta Ermita. |
|
Berriro harrietan sartzen gara. |
|
Gurutzeta |
|
Elgoin |
|
Azkenean lainoak desagertzen dira eta horrela Anbotora iristen gara. |
|
Goian jendea ikusten dugu. |
|
Bueltan beroak jotzen du eta iturri eder batekin topatzen gara. |
|
Atzean Anboto gelditzen da |
|
Eta aurrean Aitz Txuri eta harrobiak. Zirkularra osatu dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina