Kodes mendizerrako magalean Azuelo herria kokatua dago eta bere erromanikoaren aparteko elizaz gain, ondoko mendiak ere bisita egitea merezi du. Eta bigarren bisita hori egitera urbildu gara haraino.
Azuelotik Orratzen bidetik igo gara , oso toki basatia da eta inguruko orratzek eta paretek igoreari kriston giroa ematen diote. Sakana gainditu eta eskuinean gertu dago lehenengo kaskoa, Peña Blanca 1249 m., handik ertza jarraituz Pico Royo 1321 m. egiten dugu ere eta segidan Ioar, tokiko nagusia.
Handik La Plana 1.338 m. kaskora ere igotzen gara. Jaitsiera Kodes santutegitik doan bidetik egiten dugu, hango iturrian freskatzen gara eta aparkalekutik ateratzen den bidetik Azuelora itzultzen gara.
|
Azuelon, ateratzeko prest. Atzean gure mendiak. |
|
Goiza oraindik freskoa |
|
Eskuineko pistatik itzuliko gara. |
|
Orratzak, dotoreak, agertzen dira. Ioar gaineko antena bistan. |
|
Iturria lan gogorra hasi baino lehen. |
|
Orratzen sakanan sarturik. |
|
Tokia oso basatia da. |
|
Landaretza ugaria da. |
|
Bidea azkar igotzen da, orratzak behean gelditzen dira |
|
Igotako toki ederra! |
|
Sakanatik atera eta bista zabaltzen da. Helburuak gertu. |
|
Lurdes |
|
Ferre |
|
Angel |
|
Javier eta Ferre Peña Blancan |
|
Mikel eta Angel iristear |
|
Peña Blancatik ikuspegi ederrak. |
|
Pico Royon. Ondoan Ioar |
|
Lourdes Ioarreko gainan. |
|
Denak gailurran |
|
Angel,bere atzean igotako bide osoa ikusten da. |
|
Orain La Planara goaz |
|
Azken ahalegina falta zaigu. |
|
Urruneko lepo hartatik igoko gara. |
|
Ioar atzean gelditzen da. |
|
La Plana. |
|
Añadir leyenda |
|
Honetan guztiok agertzen gara |
|
Kodeseko santutegirako bidea hartuko dugu |
|
Orratz ospetsua, Los Cencerros |
|
Añadir leyenda |
|
Santutegian beroa apaltzen dugu ur freskoarekin. |
|
Azuelo iristen, azken begirada. Bikain!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina