2020/06/19

ADI ETA SAIOAKO BIRA


Aspaldiko ibilaldia egin dugu gaur, 30 kilometro inguru eta 1900 m. desnibela osatu dugu Zotalar (1262 m.), Adi (1457 m.), Saioa (1418 m.) eta Xuriain (1410 m.) mendiak igotzeko.
Zirkular eder hau, Arrobibordan hasi dugu eta Urkiaga lepoa eta Artesiaga lepoa zeharkatzen, aipatutako mendiak igo ditugu. Aukera ere dago Okoro (1259 m.) igotzeko, baina denboraz justu ibili gara, bazkaltzera iritsi behar ginen Arrobiborda jatetxera.
Ibilaldi honetan zenbait tokitan ez dago biderik eta ezagutzen ez baduzu galtzea oso erreza da, esteka honetan ibilaldia ikusten ahal da, dena den nik margotutako bidea da, ez da track bat, beraz ez fidatu gehiegi.

Zotalar mendian Ferre eta Mikel

Orain Ferre eta ni

Aterpe hori pinudi batean zegoen, orain pinuak eta zenbait pago desagertu dira

Adi gertu dugu

Handik gatoz

Haraino joanen gara

Adi



aditik jaisten Urkiaga alderantz


Urkiaga pasa eta gero Zaguako etxola atzean ere gelditzen da.



Lepoa. Hemendik Okoro ondoaan dago.

Adi gero eta urrunago



Lepotik gertu ere iturri bat

Eta Saioa eskuragai.

Araongo harria. Hemendik Arrtesiagaraino jaisteko bidea doa.

Artesiaga

Saioako aldapak


Eta gora iritsi gara.

Egindakoa urrun dago

eta hurbil, Xuriain.


Xuriainetik Saioa .....

...... eta Adi

Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila.....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina