Aldaolako aparkalekutik ibilaldia hasten gara, Mikeleten egoitza zaharratik pasatu eta gero Sanctus espiritu bazelizara hurbiltzen gara eta Zegamako mendialdetik Aitzkorrira igotzen gara.
Bidea oso ongi markatuta dago eta altuera oso azkar hartzen du. Eguneko lehendabiziko helburua lortzen dugu.
Handik ertza jarraituz, Aketegi eta Aitxuri ere lortzen ditugu, mendizerrako puntarik altuena. Bigarren helburua arazorik gabe ere lortzen dugu.
Hemendik Urbiako belardietara jaisten gara, toki paragabea da, kolore kontraste ikaragarria dago, zerukoa, zelaietakoa, mendikoa, ... denak oso trinkoak.
Orain lasaiagoak, basoaren barnean sartzen gara, Aratz mendira joateko tokir airitsi arte oso desnibel gutxi dago, gero bidea basotik jarraituko da eta azken txanpa tente jartzen da. Azken helburua lortuta, San Adriango tuneletik kotxera itzultzen gara.
Egun ikaragarri honen argazki batzuk segidan.
|
Ferre eta Mikel ateratzeko prestt |
|
Mikeleten egoitza zaharra |
|
Sanctus espiritu baseliza |
|
Altuera azkar hartzen dugu |
|
Pagadiak goiko aldera iritsi arte lagun izanen dugu |
|
Goian giroa aldatzen da, belardiak eta harkaiitzak |
|
Atzean ibilaldiaren azkenengo puskan eginen dugun mendia agertzen da. Aratz |
|
Goian gaude. |
|
Jendea honaino igotzen da, baina hau punta garaiena ez da. Aitxuri da. |
|
Aratz ederra altzatzen da. |
|
Mendikatea segituko dugu Aketegi eta Aitxurira igotzeko |
|
Behean Zegama |
|
Aketegi |
|
Aurrez aurre Aitxuri, hemedik gutxira han agertuko gara. |
|
Aitxuri |
|
Oso zapalduta dagoen bidea hartzen dugu, Arantzazutik datorrena. |
|
Urbiako belardietara iristen gara. |
|
Aitzkorriko mendikatea inguratzen dugu Aratzera hurbiltzeko. |
|
Aldapa gorak hasten dira |
|
Goian ez gaude bakarrik |
|
Lehen egindakoa ikusten dugu. |
|
Ekaitza mehatxuka |
|
Sam Adriango tunela |
|
Eta berriro Mikeleten egoitzan, zirkular ederra osatu dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina