Itxialdia momentuz bukatu da, oraindik ezin da gure probintziatik atera baina bai udaletik eta gaur azkenean piriniotara hurbildu gara gure askatasun grina aireatzera.
Eta ateraldia berezia zenez, zerbait berezia ere egin behar genuen eta hain bestetan bisitatu dugun Ezkaurre mendira hurbildu gara, baina zirkular polit bat osatzeko. Harrien erreinuan murgilduko gara eta harriturik, belardi loretsuak tartean aurkituko ditugu.
Ezkaurre mendikatea ekialdetik mendebaldera ibiliko dugu, Ezkaurreko altxorrak ezagutzen.
Ibilaldi zati handi batean ez dago biderik eta ongi orientatu behar gara gehiegi ez sufritzeko.
Izabatik Ezkaurreko aintzira igo gara, GR11 hartu ordez, Izabako pista bukatzen denean, Berroetako basoan zuzen sartu gara, sakanako eskuin aldetik , marka urdin eta gorriak agertzen dira noiz behinka bidea markatzeko. Batzutan bidea jarraitzea zaila da, oso gutxi erabiltzen delako, baina azkenean basotik ateratzen gara, aurrean eta ezkerrean, lepo bat ikusten dugu, askoz altuago.
Lepoan, Ezkaurreko mendi ondoan gaude belardi eder batean, Ezkaurreko aintzira ez da ikusten baina belarditik aurrera jarraitzen, azkar iristen da.
Aintziran GR11 hrtzen dugu eta kanal batetik mendiko goiko aldera ateratzen gara, handik muinoa jarraitzen gailurra zapaltzen dugu.
Orain bigarren helburura joateko itzultzen gara eta muino osoa jarraituz, Baines eta Ezkaurre artean dagoen lepora iritsiko gara, zeharkako ibarra dago bi mendi artean, oso berdea, kontraste polita sortuz.
Zuzenean igotzen gara Baineseko gailurrera. Orain mendebalderantz muinotik Ezkaurre txikirantz abiatzen gara.
Berriro zeharkako ibar ederra dago bi mendien artean, eta Ezkauurreko azken puntara iristen gara. Hemendik bista ikaragarria da, airean gaudela dirudi, paretak harrigarriak daude Izaba aldera eta ikuspegi oso politak, basoak, belardiak, paretak, mendiak, .....
Zeharkako ibarrera jaisten gara eta Ezkaiturrea ezkerretik inguratuz (toki oso basatia), Belabartzeko Ateetara iristen gara, hemendik Izabara 3,5 kilometroko pista falta zaigu.
|
Izabako aparkalekutik Ezkaurre Txiki bistan |
|
Pista hartu eta hemen eskuin joko dugu. Bestea Belabartzera doa |
|
Berroetako oihanean sarturik |
|
Lourdes eta Javier. Atzean Ezkaba Txiki |
|
Aurreko mendikatetik GR11 dator |
|
Baines azpian agertzen gara. Belardi eder batean. |
|
Jaitsiera bat Ezkaurreko aintzirarekin topatu arte. |
|
Gero eta ur guutxiago. |
|
Mokau bat eta aurrera |
|
GR11 segitzen dugu goraino. |
|
Kanal tente honetatik dabil bidea. |
|
Muinoa gainditzen dugu eta Pirinioa agertzen zaigu. Arlasetik Anzotielloraino. |
|
Oritik Lakoraino |
|
Lourdes kanalati ateratzen. |
|
Orain askoz lasaiago bides kaskoraino. |
|
Ni neronek ... |
|
Ikuspegi ederrak ... |
|
... non nahi. |
|
Goian beste mokau bat. Ezkerrean Baines, hurrengo helburua. |
|
Zeharkako ibarra Baines eta Ezkaurre artean. |
|
Ezkaurre atzean gelditzen da. |
|
Gailurra gertu. |
|
GOIAN!. Urrun Ezkaurre Txiki ikusten da. |
|
Lehen, lepo horretara jaitsiko gara. Beste zeharkako ibarrean dago |
|
Kanal tente batetik sartzen gara. |
|
Udaberria pil pilean dago |
|
Egindakoa ikusten da. Aurrean Ezkaba Txikiko punta bat. |
|
Goitik amildegiak ikaragarriak dira. |
|
Erdian Izaba. |
|
Lourdes iristen. |
|
Azken pintxoa eta jaitsiko gara. |
|
Azken pintxoa eta jaitsiko gara. |
|
Toki miresgarriak. |
|
Beheko pistatik Ezkaurre Txiki |
|
Orain Belabartzeko bidetik agertzen gara. |
|
Eta hala bazan ala ez bazan sar dadila........ |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina