Izabara goaz eta Mintxateko arroiletan sartzen gara, berhala kotxea uzten dugu eta bizikletan pistatik aurrera bagoaz.
Ia ordu eta erdi geroago, nahiko igo eta gero, pista bukatzen da eta bertako bordan bizikletak uzten ditugu. Hemendik Lakartxelara igotzen gara, gero Barazea egitera asmoa genuen, baina goiko haize fuerteagatik plana aldentzen dugu, Barazeako ertza arriskutsua da eta.
Itzulera oso azkar, bizikletan behera kotxeraino. Egun polita baina grisa izan dugu, mendia guretzat, ez baidugu inor ikusi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina