Ostiral eta larunbatean botatako elurra aprobetxatzeko Saioara abiatzen gara. Gaur igandea da eta Artesiagako lepoan aparkatu nahi badugu goiz joan behar da.
8,45etan han gaude, baina lepoa kotxez beteta dago, hala ere nahiko ongi uzten dut kotxea.
Eskiak jarri eta betiko bidea hartzen dugu, hasieran pista eta Saioako maldeetatik goraino.
Hasieran
lainoa zegoen eta kaskoak estaliak ziren, baina igotzen garen bitartean
oskarbi gelditzen da. Gailurran 8 lagun besterik ez dira, baina
jaisteko 1375 metrotako ondoko kaskora hurbiltzen gara, han ez dago inor
eta malda horretatik, elur hauts ikaragarria gozatzen, borda zahar
bateraino jaisten gara. Berriz igo eta berriz jaitsi, bitartean Saioako
kaskoan ehundaka lagun ikusten dira, gu ordez bakarrik ibiltzengara alde
horretatik. Azkenean Eurtegi igo eta Artesiagara jaitsi. Goiza os ona
pasatu dugu. Orain errepidea kotxez gainezka dago. Hala da elurra, toki
berdinetara mugiarazten gaitu.
Azpian egindako argazki batzuk uzten ditut.
Azpian egindako argazki batzuk uzten ditut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina