2016/01/27

PANTIKOSA - FENIAS (Lepoa) 2.862 m.


"lameteoqueviene" blogetik hartutako argazkia

Behin Lionel Terrayri galdetu zioten: zergatik mendiak igo behar dira? eta zera esan zuen: han daudelako. Beste batek esan zuen goitik bizitza askoz hobekiago ikusten delako.
Eta hori da guk egiten duguna han daude mendiak igo, bizitza ederki ikusten delako..

Gaur mendira joateko deialdiak erantzun handia izan du eta 10 lagun bildu gara Pantikosara joateko. 9:15etan eskiak bizkar-zorroan jarri eta Mallata baja alderantz abiatzen gara, handik norantz joateko zalantzan ditugu baina azkenean Feniás aldera joatea erabakitzen dugu. Ganibetak jarri eta eskiz mendebalderantz, Forneseko aintzirek osatzen duten sakana gainditzeko. Ezkerreko maldetatik igotzen gara aintzirak alderantz, baldintzak oso onak dira eta arazorik ez dugu, baina elurraren egoeraren arabera pala hauek arriskutsuak izaten ahal dira.
Ibarra jarraitzen dugu Fenias mendiko oinarriraino. Ertzaren ezker aldean Garmo Fenias (2835 m.) dago eta piska bat eskuineragoan Erdiko Fenias (2840 m.), hau, ondoan dagoen lepoa gainditu ta gero, normalean igotzen den kaskoa da.
Gu pittin bat eskuin alderantz  goaz eta aurrez aurre gelditzen zaigun hego aldeko pala igotzen dugu, Algas eta Fenias Alto artean dagoen lepora iristeko (2862 m.). Fenias Altok ere Arna izena du.
Lepoan haizea eta hotza egiten du eta azkar jaisten gara, hego aldeko pala guztiak eskiatzeko oso onak daude eta gustura Mallata Bajaraino egiten dugu.

Egun polita izan zen argazkiak egiteko. Hemen batzuk daude.

Goiko hirumiletan argia piztu dute, baina gu oraindik itzalean gaude. Tropela prest dago ateratzeko.

"Mallata alta"rako bidean eguzkia jotzen gaitu, egun berotsua izanen delakoan.

"Mallata alta"n gaude eta oraindik elur gogorra aurkitzen dugu. Aurrean Argualas daukagu eta ezker aldean hartu behar dugun bidea.

Eskuinaldean igoko garen muinoetatik agertzen dira. Tropela oraindik oso sakabanatua dago.

Forneseko aintzirek sakana honetatik isuritzen dira, gu ezkerreko palatik igoko gara.


Pala hauek oso ongi daude pasatzeko, baina beti kasu handiz. Urrunean Bacias ezkerraldean eta Brazatos erdian agertzen dira.




Alberto Pirinioen mugagabetasunean murgildurik, altuera hartzen ari gara eta Batanesetik bainuetxetaraino dagoen ipar aldea ikaragarria da.

Hemen, azkenean lehenengo atsedena, 2 minutu eta segi aurrerra. Argualas beti gure ondoan dago.




Hemen bai! Gauden bezala mokau bat hartzen dugu. Indarrak hartzen dugu goraino joateko.

Hemendik ezker aldearantz igoera normala dago, baina gu Feniaseko lepora abiatzen gara. Gure aurrez aurre dago.

Zigi zaga batzuk egin eta kitto. Hemendik normalean igotzen den lepora ikusten da eta handik ezkerrerantz "Erdiko Fenias".

Tropela ere hego aldeko pala honetatik zigi-zagaz  leporaino.

Iritsi gara eta azkar prestatzen gara jaisteko, haizea eta hotzak behartzen gaituzte.

Feniaseko ertza. Garmo Fenias eta Erdiko Fenias.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina