2015/12/08

Bilbao Mendi Film Festival 2015



Abenduaren 11tik 20ra, Bizkaiko hiriburua mendiko eta abenturazko zinema onenaren topagune bihurtuko da beste behin, Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa dela-eta. Urte gutxitan, genero horretako nazioarteko jaialdi onenen artean lekua egin du gure MENDI FILM zinemaldiak. Lehiaketarako hautatu diren 43 filmen proiekzioaz gain, nazioarteko goi-mailako hainbat alpinista, zuzendari eta kirolari bertaratuko dira Bilbora beren lekukotza zuzena ematera, eta, era berean, beste hainbat jarduera paralelo ere izango dira.







Abenduaren 19an une garrantzitsuetariko bat iritsiko da, "Fundación WOP a la defensa y transmisión de los valores del alpinismo" saria Josep Manuel Angladari emanen zaio. Antzemate bat balioei, gainditzea, esforzua, talde lanari; fideltasuna eta baikortasuna aldatze motorra bezala; familia eta alpinismoa edo muturreko kirola aldi berean egin jakitea. Anglada XX. mendeko alpinismoaren historiaren ereferente bat da.



Iruñera jaialdi honen filmak eta protagonistak azkar iritsiko zaizkigu. Erne egonen gara.

BILBAO MENDI FILM FESTIVALEN WEB OFIZIALA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina