2015/12/04

BELONSEICHE, ASTUNETIK LEHENENGOA

Kotxetik gailurra

Egun batzuk pasa dira neguko lehenengo elurtea bota duenetik eta justu samar dago eskiz ibiltzeko. 
Goizeko 9,30etan Villanuara iristen naiz eta nire laguna, Aingeruren etxean gosaltzen dugu eta ratotxo bat solasean pasatzen dugu ere. Presarik gabe Astun aldera ateratzen gara eta 11ak pasatak dira ibiltzen hasten garenean.
Lehenengo hotel ondoan aparkatzen dugu eta gainean dugun mendirantz abiatzen gara, Belonseicherantz hain zuzen.
Hasieran elur eskas, gero aski eta ona. Aingeruk bere kotxea ez du hartu eta makilak ahaztu zaizkio, denbora ez galtzeagatik makil banarekin igotzen gara.
hasieran izan dugun eguzkia desagertzen da eta egun grisa eta kontrasterik gabe gelditzen da, goian argazkiak egiten dugu eta berriro eguzkia edo gutxienez argitasuna agertzen da, jaitsiera ederra egiteko.

Truchas alderantz

Lehengo pausoak

Makil batekin moldatzen gara. Arnousse mendia atzean.

Aingeru "buelta marian"

Candanchu itxita, elur gutxi du.

Aspe beti jaun ta jabe

Mala Cara eta Anayet


Gora iristean jendea ikusten dugu.


Atzean gailurra. Egun grisa gelditu da.

Azken puska oinez egiten dugu.

Aingeru .....

... eta ni

Benou, pala edera du.

Atzekoa gailurra da.

Belagoa alderantz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina