2014/03/27

ORREAGA-LEPOEDER-ASTOBIZKAR


Eguna gaur ez da oso ongi hasi, Orreagatik atera gara eta elura ari zuen. Lainoak ere dena estaltzen zuen eta zalantza handiak genituen.
Lepoederrera iritsi gara lambro artean eta handik pala batetik jaitsi gara, elurra ona hasieran eta astuna bukaeran. Berriz gora egin dugu eta bigarren honetan zeruan ostartean hasi dira zabaltzen. Honetan Astobizkarrera igo gara eta han erabat zabaldu da, Luzaide aldera dauden palak ikusi dituguu eta han zoriona aurkitu dugu, pala zuri zuria, elurra oso ona eta eguna bikaina.
azkenean eguna konpondu da erabat. Berriro igo gara Astobizkarrera eta Ibañeta aldera hasi gara jaisten, gero ezker aldera doan pala batetik jaisten kotxera itzultzeko.


Orreagako baseliza atzean doan pistatik hasten gara, elurra eta lainoa oraindik.

Gutxienez elurra dagoeneko ez du botatzen eta Ramonek eskertzen du.

Basotik gora hartzen dugu bidea, Santiagoko bidearen bila.

Migelek eta Ramonek zigi zaga pagoen artean.


Goitik elur asko pilatu da eta pagoen adarrek ez dute pisua jasaten.

Ia ikusi gabe Lepoederrera iritsi gara.

Pala on bat jaitsi basoraino eta berriz gora.

Ostarteak agertzen dira

Zeruko urdinak animatzen gaitu.

Basoa esnatzen dela dirudi eta paisaia ederraz gozatzen dugu.


Santiagoko bidetik ibiltzen gara beste animo batekin.


Bigarren igoeran Astobizkarrera igo gara, zerua gero eta garbiagoa dugu.

Migel eta biok kaskoan.

Luzaide alderantz jaisten diren palak ikaragarri ongi daude.

Eskiatzen ditugu eta zoriontsu sentitzen gara.


Ramonek ezin du ezkutatu bere zoriontsu aurpegia.

Kontrasteak oso politak dira



Berriz Astobizkar igotzen dugu.


Goian elur-hegalak agertzen dira.

Azkenean Ibañeta aldera jaisten gara, elurra behetik txarragoa dago.

Migel eta Ramonek ezin dute sinistu izan dugun eguna.

Berriro Orreagan.

2014/03/20

ATXERITO 2.374 M.,


Azkenean, fronte bat hurbiltzen da egun hauetarako eta gaur eguraldi ona eginen duen azken eguna da, horregatik Lintzara etorri gara aprobetxatzeko.
Mikel raketekin eta ni eskiekin Atxeritora igo gara, Lintzatik Petretxemako sakanako bidea egiten. Egun espektakularra izan dugu, elurra ere, baina "Foyas del ingeniero" inguruan elurra txarra zegoen eta eskiz joateko arazorik ez, baina Mikelek kranpoiak jarri ditu eta behin eta berriro belaunetaraino ankak sartzen zituen.
Horretaz aparte elurra, igotzeko eta eskiatzeko, ona zegoen eta tenperatura ere oso epel, Mikelek paliza ederra hartu du, baina makina bat denez, arazorik ez.
Lintzako aterpea eta Lapakiza


Mikel basoan

Atxerito lehen aldiz agertzen da.

Toki honetan sufritzea tokatu zen, elura oso txarra zegoen.


Lepora iritsi gara eta hemendik aurrera dena hobetu zen.

Sobarkal eta Atxerito

Aurreko eguneko arrastoak nabariak dira.

Beroa egiten zuen.

Txinebral de Gamuetako ipar alde espektakularra.

Elur hegal handiak edonondik daude, negu honetan elur asko bota du. Urrunean Ori, Otxogorrigaine, Lakartxela eta "Pico de los buitres"

Azken pala gailrra zapaltzeko.
Berriz Txinebral de Gamueta eta Foya de Gamueta.
Azken txanpa iritsi baino lehenago.
Mikel gailurrean

Biok argazkian.
Ikuspegi Alano aldera. Lenito,Peña Forca, Alanoak, Txipeta, Kinboak, .....
Pirinio gehiago.
Eta gureak ere.