2013/12/30

GORBEIA, URTEA AGURTZEKO

Aurpegia zuritu zait, urakan-haizeak askaturik dagoen elurra botatzen du eta nire aurpegian txertatzen du, feriazko perdigoiak balira bezala, saria lortu nahian, gailurra. Urrekasikoko belardietara iritsi naiz, hemendik aurrera lehuntzen den muino handi bat, bi kilometro bitartez gailurreko 1481 metrotaraino hemeki igotzen den aldapa bat, 1200 metrotan nago eta Gorbeiako goiko kaskoan. Elurtegiak nire eskubian daude, Gorbeiako haize honek pilatu duen elurra da eta seguruaski, negua pasa eta udaberria etorri arte iraunduko dutela; goiko belardiak elur berri geruza fin batengatik zurituak daude, baina seguru ere, Eolok ibarretara bidaliko duela desagertu arte.

Ordu eta erdi lehenago inongo informaziorik gabe Gorbeiako Parke Naturaleko informazio gune eta aparkalekura iritsi naiz, 635 metroetan kokaturik. Asmoa Gorbeia igo eta Berretin menditik jaitsi, zirkular bat osatu arte.


Gorbeia Gorostianotik

Albizkortako txabola


Gailurreko muinoa, gurutzea oraindik ez da ikusten.

Gorosteta eta Aldape




Berretin mendiko pistatik jaisten.

2013/12/20

TXINEBRAL DE GAMUETA

Transizioko eguna aukeratu dugu mendira joateko. Justu "Fuente de los Clérigos"era kotxez iritsi gara, goizeko 9ak aldera hasi gara igotzen eguraldia oraindik oso haizetsua eta lainotsua zegoenean.Gailurra ez dugu zapaldu eta gertu buelta eman dugu, haize eta elur zakarra zegoela eta.

Gaurko eguraldia ona ematen zuten, gutxienez 11etatik aurrera, horregatik apostua egin dugu eta Karmelo, Iñaki, Martineta ni Belagoa aldera joan gara. Juanpiton errepidea itxita zegoen eta nahiz eta erepidea garbitu gabe egon, Lintza aldera joatea erabaki dugu. Hasieran arazorik gabe pasatu gara baina azkenean oso justu iritsi gara, toki batzuetan elur geruza potoloegia zelako.
Oso egun haizesua aurkitu dugu eta sakanatik Txinebral aldera abiatu gara, betiko bidea hartu ordez, Gamuetako leporantz hartu dugu, lepora iristekoazken legardia gelditzen denean, ezker aldean 3 tubo ikusten dira,erdikoa hartu dugu. Kanal horretan ibiltzeko elurra oso txarra zegoen,batez ere aldapatsua delako. Oso motel ibili gara puxka honetan.
Azkenean haize bortitzak eta elurrak zigortu gaituzte eta gailurreko palan, oso gertu, itzuli gara.
Eskiatzeko ona zegoen elurra,baina harri asko harrapatu ditugu. Eguraldia hasi da hobetzen eta jaitsierako azken puxkak oskarbi izan dugu.

Egoera hobetu du, elur gehiago badago,baina haizeak muinoetatik elurra eraman du. Beste elurte bat behar da egoera ona dela esateko.

Errepidea ez da ikusten. Hasten gara igoera.

Elurra bota du baina toki  askotan harriak eta ardaskak justu estaltzen zituen.

Lainoa eta haize bortitza igoera osoan izan ditugu.

Elur berriak negu giroa ematen dio mendiari.


Iñaki pagadi txiki baten artean.




Basotik atera gara eta sakanan sartu gara.

Sakanan elurra ongi zegoen

Kanala hasten garenean arazoak hasten dira ere bai.

Kanal erdian atsedena.

Jasten ari gara eta berriz kanalan sartuko gara.


Eguraldia hobera joan da.

Garaietan ekaitzen hondarrak desagertzen ari dira.


Karmelo, gure matxaka.


MARTINEK EGINDAKO BIDEOA

2013/12/17

XXXIV MENDI ASTEA SDCR ANAITASUNA




XXXIV Semana de montaña
XXXIV Mendi astea
SDCR ANAITASUNA
17-20 diciembre de 2013






Gaur Iruñeko Planetarioan, Anaitasunako 34. mendi astea hasiko da eta 20an. ostiralean amaituko da. 
Aste honetan 5 audiobisuala eta hitzaldi bat izanen dira eta sarrerak beti bezala, Kutxabankeko bulegoetan lortzen ahal dira eta soberan daudenak Planetarioan bertan ekitaldia baino lehenago.
Bilboko Kutxabank Mendi Film Festivalaren eskutik antolatzen da hau ere eta egunero arratsaldeko 8etan hasiko da.

EGITARAUA


Asteartean


“Silbergeier” (Francia, 2012).
Vlad Cellier zuzendariak Nina Caprez Suitzako eskalatzailearen gainean egindako 20 minutuko film ertaina. Horretan, Suitzako Alpeetako bide teknikoenetariko bati aurre egiteko Ninaren erronka pertsonala azaltzen du. KUTXABANK MENDI 2012ko FILM JAIALDIko Epaimahaiaren Saria jaso zuen eta jatorrizko frantsesezko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluak jarrita.




“Autana, first Ascent in the lost world” (Reino Unido, 2012).
Irudi ikusgarriez betetako 55 minututan, Alastair Lee zuzendariak ikusleak Amazonaseko bihotzerako espedizio batera eraman nahi ditu, Autana mendilerroko Ekialdean zeharreko lehenengo igoera burutzeko. Ingelesezko jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpi-tituluak jarrita.



Asteazkenean


Hitzaldi-proiekzioa Adam Bieleckiren eskutik
Adam Bielecki (1983) goi-mendietako poloniar alpinista da. Ezaguna da Gasherbrum eta Broad Peak zortzi milako mendietarako neguko lehenengo bi igoeratan parte hartu zuelako. 17 urte zeukala, Khan Tengri mendia alpetar erara igotzen eskalatzaile gazteena izan zen. 2012ko martxoan Janusz Goabekin batera Gasherbrum I mendiko gailurrera (8.068 m) heltzea lortu zuen lehendabizikoz eta oxigeno osagarririk gabe. Halaber, Karakorum mendian neguko altitude handiena lortu zuen. 2013ko martxoaren 5ean Broad Peak mendia eskalatu zuen (8.047 m) Maciej Berbeka, Arur Malek eta Tomasz Kowalski eskalatzaileekin batera. Alpinistak gailurrera heldu ondoren banandu ziren eta Bielecki eta Malek base-kanpamendura heldu ziren bitartean, Berbeka eta Kowalski desagertu ziren eta hildakotzat jo zituzten hiru egun beranduago. Orain 29 urte dauka eta lau zortzi mila igo ditu dagoeneko, horietariko bi neguan. Azken 12 hilabeteetan Karakorum mendian hirukote izugarria lortu du Karakorumen; Gasherbrumeko neguko lehenengo igoera; K2 udan; eta Broad Peakeko neguko lehenengoa.


Ostegunean


“Race for the Nose” (USA, 2011) 21’.
Ongi etorri gizakiak ezagutzen duen lehiaketarik zoroenera: El Capitango The Nose bideko abiadurako errekorra. 50 urtetan, munduko eskalatzaile onenek haien onena eman dute Yosemiteko Parke Nazionaleko granitozko harrikote honetan, 1.000 metro arroka bertikala hiru ordu baino gutxiagotan igonda. Gainera, dagoen errekorrari segundoren bat kentzeko ere, haien bizitza arriskuan ipini dute. Dean Potter eta Sean Leary ikusiko ditugu ibilbide klasikoan errekor handia egiteko saiakeran. Bertan, lehia epikoak eta istripu bortitzak egon dira eta, gaur egun ere, hura egitea oso sari borrokatua da. Ingelesezko jatorrizko bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz ipinita.


Ostiralean


“Edhard Loretan: Respirando el olor del cielo” (Suiza 2011).
52 urte zeukanean, Edhard Loretan Alpeetan gidari zebilen bitartean istripu batean hil zen. Loretan, 14 zortzi milak igo dituen hirugarren gizakia, alpinismoaren orrialderik politenak idatzi dituzten “lord” izaerako pertsona-multzo baten kidea zen. Inoiz ikusi ez diren dokumentuen eta lekukoen aitorpenak jasota, Benoit Aymon zuzendariak omenaldi oso hunkigarria egin dio aparteko gizon honi. Gizon handi bezain zaurgarria.

2013/12/13

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL

ABENDUAREN 13 ETA 22AN BITARTE BILBON GAUZATUKO DA


GAUR ABIATZEN DA BILBAO MENDI FILM FESTIVAL JAIALDIA EUSKALDUNA JAUREGIAN, ETA HASTEKO, DOKUMENTAL HANDI BAT: “MESSNER”, INOIZKO ALPINISTA HANDIENARI BURUZKO FILMA.




Lehenengo eguneko sarrerak aspaldtik agortuak daude. Messner jainko bat da.

2013/12/09

PIC D´ACUÉ 2.264 M. "AITTONAK" TALDEKO ZIRKULARRA

Gaur "Aittonak" taldeak bere lehenengo ateraldia egin du eta Aspe Ibarran dagoen Les Forges d´Abeletik Pic d´Acuéra igo gara.
Forges d´Abele Urdos komunan dago, aldi berean Aspe ibarraren komunen Mankomunitatean eta Oloron-Sainte-Marie distritoan, hau Pirénées-Atlantiques Departamentuan eta Aquitaniako Lurraldean
Pic d´Acué, Gabedaille edo Pic d´Espelunguere Aspe ibarra eta Aragoi subordan ibarra bereizten duen muga mendikateko mendirik altuena da.
Aguas tuertas ibarra ikaragarritik zuzen altxatzen da eta Secus mendizerraren ipar isurialdean sortzen den erreka batek zeharkatzen du, bere ibilbidean meandro apetatsuak egiten, “Aguas Tuertas” hain zuzen ere (itzulpena “ur okerrak” da).
Mendiak oso hurbil dauden bi kasko ditu, iparraldekoa (2.245 m) Gabedallo edo Gabedaille izenekoa toki batzuetan eta hegoaldekoa (2.264 m.) edo Pic d´Acué.

Bidea urdinez gutxi gora behera markatuta dago.

Ateraldira hiru "aittona" joan gara, Iñaki, Martin eta ni eta bi kandidatu, Xabi eta Karmelo, osotara 5 lagun mendian disfrutatzera edo gutxienez saiatzera.
Goiza oso hotza zegoen eta ipar aldean oraindik elur asko eta hautsa zegoen, hegoaldean, ordez, oso gutxi eta udaberrikoa. 
Itzulera Aguas Tuertas aldera jaisten gara eta "Paso de Escalé"tik kotxera itzultzen gara. "Paso de Escalé"ra iritsi arte eskiatzen ahal da, baina hemendik aurrera oso gaizki eta eskas dago. Kotxea behean utzi dugu errepidea hormatuta zegoelako.
































Martinek egindako bideoa