2013/05/06

ARROYERAS 2.573 m. ETA ESPELUNZIECHA 2.397 m.

Gaurkoa mendiko egun handia izan da, nahiz eta gauza handirik ez egin eta Formigal eski estazioan hasi ibilbidea, elurra eta eguraldia lagun izan ditugu.
Portalet ondoan dagoen estazioko aparkalekutik hasi gara, hasieratik elur dezente aurkitu dugu eta maiatzan erabat sarturik gaude, aurtengoa mendiko eskia egiteko luze iraunduko duela badirudi.
Goizeko 9:30etan hasi gara eta elur izoztua aurkitu dugu behetik, bakarrik eguzkia jotzen zuen tokietan bigunagoa aurkitu dugu. Glera de Anayetetik, Culibillas sakanara pasatu gara eta handik Arroyerasera, behean ikusten den tokitik.
Igoera elur gogorrekin egin dugu eta goiko partean eta azken pala oso gogorra zegoen. Ganibetak ezinbestekoak ziren.
Gailuretik eskiz oso gustura, batez ere elurra jotzen zuen aldapetan sartu garenean, handik gozatu dugu Anayeteko ibonetara iritsi arte.
Berriro fokak jarri eta Espelunziechara abiatu gara, goian Oskar gure zain zegoen, lehenengo mendia saihestu du oinetan urratu bat zuelako. Goian luze egoten gara zerbait jateko eta ikuspegiaz gozatzeko. Baina itzuli bahar da eta kostata berriro eskiak jari eta behera mugitzen gara. Honetan elurra eraba aldatu da eta eta zenbait tokitan mugitzea kostatzen da.
Azkenean berriz aparkalekuan aurkitzen gara, gustura egun batzuk gehiago geldituko ginateke, bainan ....
Gutxienez dagoena ikusita, laster itzuliko garela badakigu.
 

Arroyeras Espelunziechatik

 
 
Aurreko lepotik Culibillaseko sakanara pasatuko gara.

Lepotik Midi

Malda erditik Arroyeras agertzen da

Pirinioa udaberri honetn harro dabil

Oskar eta Martin atsedenaldi batean, Balaitus lekuko, besteak beste.

Arroyerasera igotzen, Martinek bizkarra ematen dio Anayet mendiari.

Elurra gogorra aurkitzen dugu.

Arroyeras eta Martin kontrargi batean.

Azken pala, hormatua dago, dizdirak salatzen du.

Tendeñera eta Partacua artean gelditu naiz gailurreko argazki honetan.

Martin elur gogorrarekin borrokatzen, Punta Eskarra eta Pala de ip Izas kanaleko erraldoiak.

Bi Anayet

Martin elur honetan gozatzen. Eskuinaldean Espelunziecha.

Espelunziechako gailurra gertu.

Iritsi baino lehenago aurten ze nolako elur hegalak izan direnn asmatzen da.

Oskar gailurrera hurbiltzen da.

Oskar serio, mendiko eguna bukatzen da.

Martin azken jaitsieran, elurra erabat aldatu da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina