|
Panticosako erraldoiak: Argualas, Garmonegro, Arnales eta Infierno |
Bacías mendia, Panticosa eta Ara arteko begiratoki pribilegiatu bat da. Mendebaldean, Panticosako hirumilak: Argualas, Garmonegro eta Infiernoa ditu besteak beste. Ekialderantz Vignemale erraldoia, bere hirumila metro baino gehiago dituen 16 puntekin. Eta hegoalderantz, nahiz eta urrunagoa egon, ederki ikusten dugu Gavanieko mendi espektakularrak: Taillon, Cascotik Marboreraino dauden hirumilak, Astazuak eta abar.
Brazato zirkoan dauden mendiak pribilegiatuak dira, baina Bacías hango mendirik altuena da eta bisita lasai bat merezi du.
Gaur Panticosako Bainuetxetatik, Bacías mendira igo gara. Azken egunetan bezala, ez dugu presa handirik igotzen hasteko. Hasieran gaueko berrizozteak elurra gogorra utzi digu baina eguzkiak indarra hartu duenean, eskiatzeko elur bikaina utzi du.
Martin, Mikel eta nik Bacías aldera joatea erabaki dugu elur gehiago zegoela ustean, baina azken beroek elur maila gero eta altuagoa uzten ari da, hala ere maiatzaren erdian egoteko elur asko dago eta ordu erdi luze bat ibili eta gero elur geruza konstantea eta egonkorra aurkitzen dugu.
Gainerakoa ez du historia handirik, indarrak uzten didan martxa jartzen dut eta ia hiru ordu geroago gailurrean gaude. Aipatzekoa hasierako elur aldapetan denbora luze galdu genuela, aurrean zihoan bikote batek nahiko arazo zituzten eski eta ganibetekin aurrera joateko eta erorketa pare bat ikusiz susto on bat eman ziguten.
|
Hasieran elur gogorra eta eskas |
|
Mikel basotik atera eta gero, hemen oraindik elur gogorra dugu, baina aldapa eramangarriagoa. |
|
Martin eta Mikel, atzean hirumilak. |
|
Bainuetxeak gero ata beherago gelditzen dira. |
|
Atzean Foratura kaskoa (2.573 m.), eskuineko korridorean eskiadaren arrastoak daude. |
|
Hemen gure Top Model (Partacua mendizerra) eta Martin |
|
Hemen Brazatos goiko aintziretara joateko palak hasten dira. |
|
Lehenengo aldapeei eusten diegu aintziretara heltzeko. |
|
Partacua mendizerra, Foratura eta Gabarda mendien artean. |
|
Aintzirak zeharkatzeko lurra askoz erosoagoa da. Urrunean Brazato lepoa dugu. |
|
Brazato lepoa gainditu eta Vignemale agertzen da, inguruko jaun eta jabe. |
|
Mikel gailurrera iristen da, ezin da eskiz goraino iritsi. |
|
Bacías mendiak inguru ikaraggaria du, bistan Gavarnieko gailurrak ditugu. |
|
Mikel dotore, pozik egindako lanarekin eta inguruan duenarekin. |
|
Ni neronek, ezkerrean Cervillonako kanala, eskuinean Tapou punta besteak beste. |
|
Mikel ikasgai magistral batean eskiekin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina