PANTICOSAKO BAINUETXEAK (1.630m.) - BRAZATO BEHEKO LEPOA (2.470 m.) - MALLADA PINIECHO (2.300m.) - PINIECHO (2.566m.) ETA ITZULI.
Brazato beheko lepotik Piniechoak |
Orain dela 10 egun Panticosako bainuetxeetan egon ginen, Bacías mendian hain zuzen. Gaur ez genuen oso argi eguraldiarena, alde batetik zenbait prebisioek ez zuten oso ona ematen, baina iparretik zetorren eta odeiak isurialde banalerroan gelditu behar zirela pentsatu genuen.
Erabat asmatu genuen eta 7etan Miguel, javier Jon eta ni Iruñetik ateratzen gara berriro Panticosa aldera, oraindik zer egin edo nora igo jakin gabe. Elurra orain dela 10 egun baino altuagoa dago eta zerbait gehiago ibili behar da, dena den 45 minututan elurretan gaude eskiekin.
Bainuetxeetatik atera gara GR 11 bidetik Brazato sakanatik sartzeko, handik Brazato beheko ibon gure ezker aldean utzi eta ibarra jarraitzen, "Hoyas de Brazato"ra iristen gara.
Handik Brazatoko leporantz zuzen jarraitu ordez, Brazatoko beheko leporantz jotzen dugu, hau Foratura mendi azpian dago eta handik jaitsiera azkar batez bi Piniecho arteko lepo azpian kokatzen gara.
Oinez eta eskiak bizkar zorroan jarritak Piniachoko gailurrera abiatzen gara. Elurra oso gogorra dago eta kontu handiz ibili behar gara, hala ere arazorik gabe goraino iristen gara. Goian jotzen duen haizeak eta hotzak berriro azkar itzultzera behartzen gaituzte eta etorri garen tokitik berriro itzultzen gara.
Elurra goiko partetik gogorra dago baina oso ona eskiatzeko eta beheko partetik udaberriko eran,bikaina!.
Ibilaldi honetan hain ezagunak ez diren Piniechoko ibarra eta ondoko kaskoak, Catieras, Baldairán hurbiletik ezagutuko ditugu, merezi izan du.
Basotik ateratzen gara eta ezker aldean Brazato edo Tablatoko lepoa agertzen da, eskuinaldean Brazato beheko lepoa,gu igotako lepoa.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina