Goizeko 9ak dira eta Lizaratik "Puntal de Secus" alderantz martxan jartzen gara, hasieran zalantza asko nora joan edo ez joan, baina azkenean Secus aukeratzen dugu, gero, ikusiko dugu.
Eguna oso ona da, fresko egiten du eta azken egunetan izandako beroak elur pilo bat kendu du. Horregatik oinez hasten gara ibilaldia, Atxar de Catiellas aldera, han bertan eskiak jartzen ditugu eta Catiellas sakanatik Plana Mistresarantz hurbiltzen gara.
Plana Mistreasatik mendebaldera, Secuseko kanaletatik Puntaraino arazorik gabe igotzen da. Goitik Bisaurineko ipar aldea ikaragaria ikusten da, oraindik negu gorriko giroa mantentzen du eta elurrak eta hormak dena betetzen du.
Gailurrean bokata bat eta eskiada on bat egiten dugu Plana Mistresaraino. Aurtengo udaberria eskiatzeko oso elur ona oparitzen ari da.
Catiellas sakanan sartzen gara, beti bezala malda harritsua pasa eta gero elurra hasten da.
Catiellaseko errekak elurrari hozka egin dio eta ura agerian gelditzen da.
Plana Mistresara iristen gara eta elurra, eguzkiaz astindua, udaberrikoa bihurtu da.
Aurrez aurre eta eskuinaldean beranduago igo genuen aldapa, Bernera egiteko.
Iñaki eta Puntal de Secus .
Martin kontrargi polit batean.
Urdin eta zuri, biak jaun ta jabe.
Midi beti protagonista
Azken puxka iritsi baino lehenago. Atzean, Bisaurin eta jaisteko kanala, aurten elurrez beteta.
Martin eta Iñaki gailurrean.
Ni ere egon nintzen. Atzean Bisaurin eta bere ipar alde ikaragarria.
Jaiste hasten gara, elurra bikaina.
Martin gozatzen, atzean Pic d'Acue
Secus mendikatea eta eskuinaldean Bernera mendikatea.
Bernera edo Catiellaseko sakanatik sartzen gara berriz, baina berehala ekialdera jotzen dugu, Hango aldapak igotzeko eta Bernera aldera joateko.
Malda hauetan eguzkiak gutxiago jotzen du eta elurra gogorragoa dago, baina eguerdia da eta oso ongi dago igotzeko. Bernerako 2450 metrotako kota egiten dugu eta berriro behera. Eskiada on bat Atxar de Catiellas pasatu arte. Handik berriz oinez aterperaino.
Catiellas erekatik berriz gora, orain Bernera aldera. Oraindik elurra gogorra zegoen.
Bernerako paretak gero eta hurbilagoak. Iñaki bidea markatzen, batzuk jarraitu ezinik.
Iñaki eta Martin goiko aldera ateratzen dira, ni zoom erabiliz harrapatzen nituen, bestela ....
Gailurrean ikustaldiaz gozatzen dugu, eguraldia okertzen hasten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina