2013/04/14

AUÑAMENDI, ELUR ETA EGUZKIAREN JAIALDIA

Auñamendi ikaragarria

Gaurko sargori iragarri zuten eta horrekin beldurtuta goiz atera naiz etxetik. Goizeko 7etan ibiltzen hasten naiz eta mendi osoa niretzat, ez dago inor, sinistezina eguraldi ederra egiten duen igande batean.
Baina hala da eta ni oso pozik, bakarrik Pescamou leporantz abiatzen naiz eta askotan Auñamendira joateko neguan erabili dudan bidea berriz egiten dut.
Aurten inoiz baino elur gehiago dago, dena zuria, Larrako zulo erraldoi guztiak estalitak daude eta Auñamendi ere inoiz baino zuriagoa dago.
Hori zuzen igotzeko  aprobetxatzen dut eta pis-pas batean pala erdian nago. Elurra gogorra baina oso ona dago ganibetekin ibiltzeko. Azkenean 9ak pasatak dira gailurrean nagoenean.
Kriston haizea jotzen du eta ezin da gustura egon. Azkar jaso eta behera berriz zuzen.
Goitik elurra gogorra dago eta behetik, ordez, udaberrikoa. Hala ere jaitsiera oso azkar egiten da,  elurra eta tenperatura, ordu hauetan gutxienez, ongi portatu dira. Bidean aurkitu dudan jende andana beste kontu bat izanen da.

Eguneko lehenengo eguzkiaren izpiak Lakoran, Lakartxelan, Otxogorrigainen, Barazean eta Orin

Arlas



Soumcuy

Pene de Casterné eta Ainielarra

Aurrean pene de Casterné

Bisaurin, Collarada eta Partacua alderantz


Frantziako lagun bat nire atzean iristen da

Gailurretik 

Hiru Erregeen Mahaia (besteak beste)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina