2013/03/06

SAIOA, IBILBIDE ON BAT


Negu on bat izan dugu baina gehiegi luzatzen ari da eta udaberria joka dago atean. Epeltze handi bat daukagu eta elur asko ere joan da, hala ere aski dago oraindik eskiekin gure etxe ondoan gozatzeko.
Gaur Iruñean 12 gradutan geunden goizean, mendira atera garenean, eta Saioara hurbildu gara.
Azken garai honetan txintxo izan da mendi hau eta gaur ere oso txintxo, pista erdia baino gehiago eskiz egin dugu eta goitik Lantz aldera jaisteko aldapa ikaragarriak, oraindik ere elur askirekin. Goitik oso kalitate onekoa eta behitik askoz astunagoa.
Gaur seguruaski azkenetariko egun bat aprobetxatu dugu ongi eskiatzeko mendi hauetan, hemendik aurrera ikusi beharko da, baina epeltze honek elurra azkar eramaten du. Dena den Pirinioa gure zai dago ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina