2013/02/27

ALPEAK? EZ, KINTO. XURIAIN

Askotan, mendiko eskiatzaileok, negua ona edo txarra izan den esateko, Saioa edo Adi edo Iruñea inguruko mendietara eskiz joandako egunak erreferentzia erabiltzen dugu. Pasa den urtea ona izan zen, egun askotan gure mendietan elurraa bota zuelako, baina aurtengo negu bat bezala aurkitzeko, adineko jendearekin hitzegin behar da.
Gaur Artesiagara doan errepidean dagoen "paso canadiense" kotxeak utzi ditugu, kostata elur asko zegoelako eta toki gutxi zegoelako. Handik pista bat ateratzen da eta aukera batzuk daude igotzeko. Guk Xuriain aldera jo dugu, eta bidea oso ongi ezagutu gabe, ezkerreko maldetatik sartu gara.
Hotza eta elur berriak giro bikaina ematen zion gure igoerari, eguraldiak ere bat egin du gurekin eta emaitza ezin hobea izan da. Elur hautsa oraindik ukitu gabe eta bere zuritasunak Alpetar itxura ematen zuen.
Ia zuzenean Xuriain kaskoan agertu gara eta handik hego aldeko palak gogoz eskiatu ditugu, ia 400 metro beherago eta baso barruan berriro fokak jarri eta berriz kaskora. Kotxera itzultzeko ekialdeko aldapetatik, elur hauts ikaragarriak eta gehienentzat pena handi bat bukatzen delako, beste batentzat pena eta gogoak ere hezurrak hain beste kexa ez daitezen.



Hemen bidea utzi eta basoan sartzen gara, Martin gure gida.



Basoko koloreak eta texturak ikaragarriak



Ez dakit oreinak ote diren ala basurdeak.

Ah! Barkatu, mendizaleak dira.

Martin badator! Pasatzen utziko dut.

Berriro zalantzan, zer dira?


Elurteak pinuak zapaldu eta estali ditu.


Basotik atera gara eta kasko aldera pala oso politak daude.

Xuriain kaskoa. Ea nor iristen den lehenago.

Kaskoari kolorea ematen diogu gure jantziekin.

Azken elurte hau itsasoraino iritsi da. Dena zuri ikusten da.

Oskar bigarren igoeran.

Gehienak iristen ari dira, Oskarrek nirekin elkartasuna adierazten du. Eskerrik asko.


Eta hala bazan edo ez bazan, .........

1 iruzkin: