2013/02/20

XURIAIN-SAIOA


EUGI
Zeruko urdinak mendian espero zitzaidana iragartzen zuen, zer edo zer susmatzen nuen baina gero, dena amaiera zoriontsua duen ipuin polit bat bezala gertatu da.
Artesiagara hurbildu naiz oso berandu, 10,30ak aldera auto pilaketa zegoelakoan eta kontrakoa izan da, auto gutxi eta jende gutxi. Horrela hasiera itxaropentsua izan da, gero goitik ederra izan da, Xuriainera joateko bakar bakarrik, elurra bikaina eta eguzkiak neurri on batean jotzen zuen. Bai harritzekoa!
Xuriainetik jaitsi naiz eta Saioa igo hasi naizenean lehenengo taldea ikusi dut igotzen ere, gero beste koadril bat jaisten, zeinen ongi jaisten ziren, elurra ona zegoela zirudien. Nire zama artikulararekin kaskora iristen naizenean hir neska han zeuden , geroago jaisten ikusitako koadrila berriz igo dira eta sorpresa!, han Iñaki, Pedro, Martin, Javi eta Xabi Ziritza agertzen dira, azkenean momentu batean 13 lagun bildu gara goian. Aukera ona luze egoteko, eguzkia, elurra eta tenperatura epelaz gain lagunekin gozatu eta solasteko. 
Goitik jaitsiera zuzen batez elur kalitate onaz oso ongi pasatzen dugu. nik igo eta jaitsi egin dut baina gainerako guztiek 3, 4 edo 6 aldiz egin dute igo eta jaitsi. ¡Están locos estos romanos!















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina