2013/03/15

KORRIKA ETA GERO, IREBER 1206 M.

Gaur Berueten, bomberadak Korrikaren aldeko kilometro bat izan dugu, gutxi gora behera 9,50etan. Beruetetik Ireberrera igotzeko ordu ona izan da eta gainera azken agun hauetan botatako elurrarekin eskiz joan gara eta ibilbideak merezi izan du. Eskiada ez da oso luze izan, hiru aldiz fokak jarri ditugu igotzeko, egia esan eskiada eskasa baina ia herriraino gozatu dugu, motza gelditu zaigu, baina paseoa bai, elur asko zegoen herritik bertatik (makila osoa sartzen zen toki askotan) eta koadrilla bildu gara igotzeko. Gehienak oinez (ze lana!!) eta hiru eskiz joan gara.
Azkenean denok kaskoan egon gara eta gu eskiekin Ernaitzura hurbildu gara jaitsiera on baten bila. Hasi gara basotik eta berriz beste kasko txiki batera igo gara,handik bai, zuzenean herriraino.
Egun polita izan da eta ongi bukatzeko denak bazkari on baten aurrean bildu gara berriz.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina