2013/01/31

ADI, Sorogainetik ibilaldi bat


Egun hauetan aski epeldu du eta oraindik elurra dagoenez inguruko mendietara joateko aprobetxatzen dugu.
Gaur Sorogainera hurbildu gara, azkenean lagun talde on bat bildu eta bi kotxeetan moldatu izan behar gara. 
Iristean ez dago inor, mendia guretzat bakarrik izanen dugu, hau luxu!. Asko biltzen garen beti bezala, ez gara ongi adosten eta nor bere aldetik joaten da, Iñaki, Iker, Martin eta ni Odia erreka gurutzatu eta berehala ezkerretik gorantz doan pista hartzen dugu. Besteek erreka askoz aurrerago gurutzatzen dute eta azkenean gure bidea ere hartzen dute, hori bai, askoz atzeratuagoak.
Odiako pagadian sarzten gara eta 1080 metrotan inguru pista utzi eta basotik altuera irabazten dugu. Aurrerago basotik ateratzen gara eta Artxispietako gainak hartzen ditugu Adiko kaskora oso errez iristeko. Alde honetan atzetik datozenak itxoiten ditugu eta elkarrekin jaitsiera gozatzen dugu, udaberriko elurrak eskiatzen oso errez uzten gaitu.
Iturrrunburu aldera igotzen gara eta azken jaitsiera ere oso ona da, azkenean denok pozik izan dako egunarekin.


Sorogainen oraindik azlen lainoak altzatzen ari dira.
Elur asko joan da eta zenbait pasabide txarrak daude.
Adik bere lehen keinu egiten digu.

Iñaki basoan pagoen artean.
Basoan gozatu eta gero goiko alde zabalera ateratzen gara.


Martin, Iker eta Iñaki Adi tontor aurrean.
Ikuspegi zabala egun ikaragarri honetan.
Martin azken aldapa aurrean.
Iker esforzurik gabe, ze krak!
Xuriain, Okolin eta Saioa gertu.
Adi, kaskora iristen.
Atzetik Juanjo, Luis, Pedro, Miguel eta Oskar gure bila.
Miguel eta Pedro lasterketa ea nork irabazi duen.
Juanjo diesel bat da, edozein gauza egiteko gai.
Eguna bukatzeko elurra udaberri eran baina oso ona eskiatzeko.
Malda erdian atsedenalditxo bat argazkiak egiteko. Aurrean Iturrunburu.
Auñamendiak.
Aditik Iturrunburu aldera igo gara eta orain kotxeraino eskiatzen gozatuko dugu.

2013/01/29

SAIOA, zeharkaldiko eski eskola

Gaur asteartea da eta elurra hurbil dugunez, Saioara bagoaz Iñaki, Iker, Alberto, Martin eta ni neronek. Oso goiz ez da joan behar, edo hori uste dugu, bero egiten ez duelako eta itzultzeko presa handirik ere ez dugu.
Baina Artesiaga lepoan sorpresa handia hartzen dugu zegoen auto hilararekin,bai Zubiri aldera zein Irurita aldera ere. Ahal dugun moduan buelta eman eta kotxea denek bezala gaizki uzten dugu.
Berehala aurpegi ezagunak, denak Saioalari amorratuak, auskalo zenbat aldiz igo dute mendi hau egun hauetan!
Gero mota guztietako fauna ikusten da, alde batetik eta gehienak, zeharkaldiko eskiekin igotzen garenok; beste alde batetik eta moda petoan dauden erraketalariak. Hauek beste azpiko mail bat dute, surf taula bizkarrean igotzen dutenak; oso gutxi baina ere oinez oraindik ibiltzen direnak, hauek garatu gabeko gizakiak direla esango nuke; eta gezurra badirudi ere joaten ginenean iraupen eskizaleak pistatik gora ibiltzen ziren.
Saioa eski eskola batean bihurtzen ari da, entrenatzeko, ikasteko, edozein modalitatean praktikatzeko gero eta jende gehiago etortzen da, bere hurbiltasunak, bere malda egokiak eta altuerak toki aproposa bihurtzen du. Dena den ez gara fidatu behar, bat batean eta espero ez dugunean, ezuste ikaragarri bat gerta daiteke, horregatik ere arreta handiak izan behar ditugu. Hala ere oraindik tokia denontzat badago eta beti bezala goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ematen digu gure Saioa maiteak.
































2013/01/17

OKORO, ondorengo eguna.

Okoro Zaguatik
Ekaitza pasatu da eta dena baretu da, horregatik mendiaz inoiz bezala gozatu dugu egun honetan.
Sekulako eguraldi kaxkarra iragarri zuten aurreko egunetan eta bete betea asmatu zuten. Elurra, hotza eta euria egun batzuetan egin ditu eta ondorioak ere izan dira: uholdeak, errepide moztuak, lur mugimenduak eta abar.
Baina ondorio ona ere izan du ekaitza honek, mendia inoiz baino politagoa eta basatiagoa utzi du. Horegatik ezin genuen galdu egun hau mendian ibiltzeko, eta gainera etxe hurbileko mendietan.
Urkiagara hurbildu naiz ni bakarrik, Okoro aldera ibilaldi bat egiteko eta mendia elurtu berria eta jenderik gabe egonen zelakoan argazkiak ateratzeko ere.
Egunak eta mendiak ez dute huts egin eta mendi basatia, bakartia eta izoztua aurkitu dut. Elurra gauean bota berria zen eta geruza gogor baten gainean elur hautsa zegoen, ibiltzeko eta eskiatzeko primerakoa.
Ibañetako mendi eta ibarrak oraindik esnatzen balira bezala, odeiak altxatzen ikusten ziren, espektakulu ona ikusteko. Adi mendian gauza bera gertatu da eta kaskoan zuen odeiak haize indartsua jotzen zuela salatzen zuen.
Azkenean helbururik gabeko ibilaldi bat mendiko eski egun hoberenetariko batean suertatu da. Astebururako berriz elurra iragarri dute, ea gaurko baldintzak hobetzea posiblea den. Gu han egonen gara, nola ez!

Urkiagatik hasiera basotik doa bidea, GR 11

Behorrek belarraren bila lan gogorra dute

Mendiak oraindik lainoak astintzen ari dira

Iparraldeko kaskoa

Kasetako borda eta Hargintzuko harria (1210 m.)

Adi oraindik lainotsu.

Baztango Auza mendiak ere ez du eguna galdu nahi.

Zaguako lautada ederra zuriz jantzita

Zagua lautadatik Saioa.

Xuriain eta Saioa

Artsal (1.230 m., Iparraldeko kaskoa eta Hargintzuko harria (1.210 m.)

Zaguatik Monrealeko Higa ikusten da

Berriz Adi.

Okoro (1.259 m.)

Okoro kaskotik Xuriain eta Saioa

Okorotik Adi eta Pirinioa