Azpa herrira iristeko bidean |
Bizikletan ibiltzea gozada bat da, menditik oinez orduak eta orduak kostatzen zaizuna, azkar egitea baimentzen dizu. Baina argi dago ez dela hain erreza, teknika ibiltzen hartu behar da eta indarra ere bizikleta gainean hartzen da.
Horregatik bizikleta lanera joateko bakarrik erabiltzen dugunok asko sufritzen dugu halako ibilaldietan.
Eta hau da ere gaur gertatu zaidana Arangureneko paseo polit honetan.
Burlatako zubi zaharretik atera gara eta bide batzuetatik Azpa herriraino joan gara. Asmoa hemedik Aranguren mendizerrako gaina hartu eta GR 220 (Iruñerriko bira) jarraituz Taxoare aldera joan, hori bai, helburu zehatzik ez genuen eta batzuk bidetik uzten gaituzte etxera lehenago iristeko (etxeko lanak egin behar).
Azpara iristeko galsoroak zeharkatzen ditugu eta berdetasuna pilpilean harrapatzen dugu, tartean ere loreetako koloreak pikorrak sortarazten ditu inguruetako paisaian.
Berehala ahazten dut edertasun hori eta nire hanketan atenzioa jartzen dut soilik, azken aldapan ezetz diote eta oinez bukatu behar dut, benetan gogorra, Sarriturriko Potxean agertzen gara eta oso ezaguna den goitik ikusitako paisaiak nire penuriak ahaztarazten dizkit.
Arangureneko bidea eskuinera utzi eta Irulegi aldera, beti gora eta behera, azkenean bizikleta lepoan hartu eta gora Irulegi gazteluraino.
Irulegin |
Handik Lakidainera pagadi batetik jaitsi eta Maitagarrien haritza bisitatzen dugu, handik pistak eta bide ezagunak hartuz eta Ilundaunetik sartuz Labianoraino iristen gara eta martxa bukatutzat ematen dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina