2012/06/14

GR 220 IRUÑERRIKO BIRA. 5. ETAPA EGILLOR-OTEIZA


Duela urte bat inguru, lagun batek Iruñera bira ematea mendiz mendi posiblea den galdetu zidan eta ere prestatzeko bira bat eskatu zidan.
Lan hori oso interesgarria iruditu zitzaidan, mendiko zirkularrak asko gustatzen zaizkidalako eta askotan hurbileko mendietan zirkularrak bilatzen aritzen naizelako. 
Dena den bazegoela Iruñerriko bira bat esan zidaten eta ezagutzera joan nintzen. 
Egia esan ibilbidea oso ongi aukeratuta dago, aspaldiko bide zaharrak edota pista berriak oso ongi aprobetxatuak  eta oso ongi markatuak. Orain arte egindako ibilbide guztietan toki egokienak mendian ibiltzeko aukeratu dituzte eta guztietan mendia pilo bat gozatu dugu. 
Zaila da segun eta zer tokietan naturan ibiltzea, batez ere Noain inguruan, baina ibilbide osoaren barruan zerbait anekdotikoan gelditzen da. 
Bira osoa ezagutu eta gero, akats bat besterik ez diot ikusten. Iruñeko irudietan bi mendi daude satai ederrekoa: Gaztelu eta Txurregi, niri pena ematen dit bi gailur hauek ez egotea Iruñerriko bira honetan. 
Ez da erreza sartzea ibilbidean, baina nik uste dut posiblea izanen zela etapa kopurua aldatu gabe: 5. etapan biak sartu eta bukatu Erizen, gero azken etapa 24 kilometrora luzatuko zen.

Gaurko etapa Egillorren hasten da eta Lete herrira abiatzen da, puska honetan zenbait tokitan, bidea aurkitzeko, zailtasun handiena aurkitu dut. Aurrerago Atondora joateko oso gutxi erabiltzen diren bideak aurkitu ditugu eta belarrak janen ditu ez badira gehio ibiltzen. Bizkai (Oskia) gailurrera joateak merezi du, ikuspegi ederrak ditu eta ibiltzeko toki oso erosoa eta atsegina da. Baita Eltxumendikoa ere, Iruñerriko ingurua ikusteko paregabeko talaia da. 
Bira honek, Iruñerrian zer pribilegioa dugun ohartarazteko balio du, mendi pilo bat, toki bereziak, ezagutzen ez diren beste hainbat txoko eta abar eta abar. Egiten baduzue ez zarete damutuko.


http://www.mendinavarra.com/portal/files/fnmontana/Documentos/Senderos/Topoguia%20GR%20220.pdf 


Gaur ekainak 14an Iruñerriko birako 5. etapa egin dugu. Egillorretik Oteizaraino, osotara 20 kilometro eta ia 1000 metro desnibela. 
Gaur Pedro eta biok animatu gara eta 4 ordu kostau zaigu.

Lete herrira iritsi baino lehenago Txurregik eta Gazteluk gure ibilbidearen lekukoak ditugu. Galsoroak ere uztaroaren zain daude, aurten, beti bezala, uzta bikaina dator.

Lete herria, jende gutxik ezagutzen du herri hau, horregatik lasaitasuna arnasten da edonon, eguraldiak bikain laguntzen du.

Bizkai mendia edo Oskia, autobiatik edo beste toki batzuetatik askotan ikusten dugu, hala ere gaur lehenengo igoaldia egin dugu. Beste mendi bat gure bildumarako.

Eltxumendin gaude, hau askotan bisitau dugu, dena den Egillorretik lehenengo aldia da. Igoerako bide berri batetik egin dugu.

Iruñerriko birako 5. etapa bukatzeko baso polit horretatik Oteizan agertu ginen.


Bideo honetan ibilbideko argazkiak ikusten ahal dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina