2012/06/22

IRUÑERRIKO BIRA 6. ETAPA ETA AZKENA. OTEIZA ZABALDIKA

Gaur Iruñerriko bira azken etapa egitera joan naiz bakarrik. Honek, lehenengoz kotxea Zabaldikako aisigunean utzi behar dela esan nahi du, bigarrenez bizikletaz Oteizaraino (han amaitu genuen 5. etapa) joan behar dela ere, eta hirugarrenez toki batean kandatu eta gero hasten da nire ibilaldia. Ia Triatloia egineen nukeen kotxearena kirola izan balitz. Azkenean bizikletaren bila joan behar da berriz.
Gaurko etapa ez da oso luzea eta gustura egiten ahal da modalitate hau, Noainetik Beraskoainera (3. etapa) joan nintzenean ere bakarrik, askoz penosoagoa izan zen. Beraskoainetik Noainera aldapak eta kilometro gehio daude, baina txarrena, mendiko botaz, motxila, makilak eta abar bizikletan eramatea izan zen.

Gaur eguraldia bikaina izan da, tenperatura 15 gradu inguru eta ipar haizeak asko lagundu dute gustura ibiltzeko. Etapa honetan igoera bakarra Ezkaba mendia da, nahiz eta Ezkabatxiki zapaldu ere, baina ia ez zara enteratzen igoera den ala ez.

Bukatzeko Arreko Trinitate ermitatik aurrera Done Jakue bidea jarraitzen da eta garai honetan erromesak ehundaka pasatzen dira egunero, horregatik kontran ibiltzen garela sentitzen da puxka horretan.

16,5 kilometroko ibilaldia da eta 562 metro desnibela du. Gaur korrika egin gabe baina azkar ibiltzen, 2 ordu eta erdira ez da iritsi.

Gaurkoa Burlata eta Atarrabia inguruan bizi garenontzat oso ezaguna da, Ezkaba eta Ezkabatxiki noiz nahi egiten ditugu eta hauekin batera ere Lartzabal mendia, hau Zabaldika gainean dago eta pena da ere ez egitea Iruñerriko bira barruan.

Hemendik aurrera bira hau errepikatuko dugu, zalantzarik gabe, baina aldaketa asko sartuko dugu. Hau da bira honetako hoberena, nahiz eta bidea jarraitu, aldaketa batzuk egiteko aukera baduzula.

Argazki honetan Oteiza dugu agerian eta Donibaneko baselizara doan errepidea. Bere atzean, Eltxumendi ikusten da erdian.

Donibaneko baseliza eta Ezkaba mendia, etapa honen igoera garrantzitsuena.

Oteizatik pista luze batetik Berriogoitira iristen da eta bere elizatik ere pasatzen da.

Ezkaba mendira hasi naiz igotzen eta ikuspegiak espektakularrak dira. Oteizatik erabili behar dugun pista oso ongi ikusten da.

Ezkaba jaisten hasi gara eta pirinioa urrunean dago eta Lartzabal, Ezkabatxiki, Ohiana (Miravalles) eta Arangurengo mendizerra gertu.

Nahiz eta bero handia ez egin, basoko itzala eskertzen zen. Hemen Ezkabako aristako bidea.

Hemendik Ezkabatxikik itxura ona du, berehala gainetik pasatuko naiz.

Etapa bukatzear dagoenean Santiagoko bidean sartzen da eta Arletako Jaurerritik pasatzen da, toki interesgarria.

Bukatu da, azken jaitsiera kotxera iristeko. Atzean lehenengo etapako bidea ongi ikusten da, Irozetik igotzen den pista.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina