Gure azken mendiko eguna Queyras eskualdean, bost egun ibili gara eskiekin hango mendiak ezagutzen eta denbora ederki aprobetxatu dugu. Gaurkoarekin sei egun bikainak eta zonaldeko sei igoera klasikoak egin ditugu, egunero 900 eta 1.400 metro desnibela, egunero eskiatzeko elur bikaina ere izan ditugu eta eguralia, egun bat izan ezik, ikaragarria izan da.
Hona hemen azken eguneko kronika eta argazkiak.
Ristolas herrixka txikira joan gara, Italiako mugatik gertu, bere gailurrik bereizgarriena igotzeko: Pic Segure. Igoera erraza da, baso ikusgarri batetik 2400 metroko altuerara igotzen da, eta malda eta mendi-hegal zabaletatik jarraitzen du gailurreraino.
Ristolas herritik (1630m), basoan zehar doan bide batetik abiatzen gara. Baso hau nahiko luzea da, eta ia 2400m-raino jarraituko diogu. Zeharkaldi luze baten ondoren, gailurreko malden oinarrira iritsiko gara, baina lehen mendi bizkarreraino igo gara Maloqueste kaskotik pasatzeko baina, iritsi baino lehen, jaisten gara pala zabaletik igotzeko, azken metroak ertz batetik gailurrera iristeko kranpoiekin igo behar izan genuen.
 |
| Ristolas herriko aparkalekua. |
 |
| Pista batetik "Grand Bois" basoa zeharkatzen dugu .... |
 |
| ... desnibel handi bat eginez. |
 |
| Basotiik ateratzen garenean ...... |
 |
| ............... |
 |
| ...... Pic de Segure gure aurrean agertzen da. |
 |
| Hiru kaskoak |
 |
| Atzeko lepotik jaisten gara berriro eta gailurrera iristen diren maldak hartzen ditugu. |
 |
| Gailurra gertu |
 |
| Azken metroak oinez |
 |
| Oso gertu ere Mont Viso. |
 |
| Eta hala bazan ala ez bazan ....... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina