2026/03/03

QUEYRAS. MENDIKO ESKIA GOZATZEKO TOKIA. 2. eguna PIC DE CHÂTEAU RENARD 2.989 m.

Gaur, Saint-Véranetik abiatzea aukeratu dugu. Saint-Véran herrixka pintoreskoa da, gure mendiaren hegoaldeko magalean zehar hedatzen diren hainbat herrixka txikiz osatua. Herria bere etxeengatik da famatua, egurrezko balkoi altu eta mansardadunengatik, bere eliza zaharragatik eta bere eguzki-erloju zahar ugariengatik.



Saint-Véranen beste erakargarri handi bat bere mendi eta haranen inguru bikaina da. Europako herririk altuena (2.040 m) kontsideratzen da eta mendi-hegalean kokaturik, Queyras hego-ekialdeko muturretik jaisten den ibai-haran eder baterantz (Torrent de l'Aigue Blanche) ikuspegi ederra du.




Saint Veran herria zeharkatuz hasiko gara.


 Abiapuntura iristeko, herri osoa zeharkatu eta eski iraupeneko pisten ondoan aparkatu behar dugu . Igoera hasiko dugu eski iraupeneko pistei jarraituz, eski-igogailu zahar baten hondakinetara iritsi arte; hemen ezkerrera egingo dugu igoera hasteko.

Eski iraupeneko pistatik, atzean St Veran.

Pista utzi eta mendian gora...

Eskiko marrak jarraitzen ditugu, zati batzuetan zalantzaz, baina gero haran txiki batetik gora igo gara, gailurrera iritsi aurretik mendatean dagoen behatokira sartzeko hesira iritsi arte. Behatokia igaro ondoren, azken aldapa bat eta gailurrean gaude.

... bistak zabaltzen dira.




Atsedentxo bat 





Chateau de Renardeko behatokia. Atzetik gailurra.


Gailuurretik, atzean Mont Viso ikusgai.

Lagun taldeko argazkia goian.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina