2026/03/05

QUEYRAS. MENDIKO ESKIA GOZATZEKO TOKIA. 5. eguna. PIC TRAVERSIER 2.882 m.

Beste igoera klasikoa mendiko eskiekin Queyraseko parke naturalean. Neguan, Frantzia eta Italia Col Agnel-etik lotzen dituen errepidea itxita dago, baina Frantzia aldean, normalean, Pont de Larianeraino garbitzen da, neguko kirol base txiki bat baitago, 2.024 m-ra dagoen puntu hau abiapuntu egokia da inguru honetako igoeretarako. Gaurko ibilaldia, eguraldia eskasa dugunez, egokia da eguna aprobetxatzeko.

Aparkalekua,  Pont de Lariane-n, Col Agnel-erako errepidean aurkitzen da, hemendik zubia zeharkatu eta errepidearen paraleloan doan bide zabal batetik igotzen hasiko gara. Laster errepidea atzean utzi eta Col de Longet-era doan haraneko basoan sartuko gara. Oso haran ederra da, gure eskuinera Château Renard-etik erortzen diren harresiek mugatuta. Gorago bailara zabaltzen da eta malda leun eta zabalak erraz igotzen ditugu. Gure atzean Queyras Handia ikus dezakegu. Col Longet-era heldu baino lehenago ezker aldera joko dugu eta igoeraren azken zatiari ekingo diogu. Jaitsiera, gutxi gorabehera, ibilbide berean egiten da nahiz eta haranaren zabalerak, derrigorrezkoa ez den, aldaera asko ematen dizkigun.

Pontt de L´Ariane

Eski pistetan sartzen gara eeta karteletan bidea erakusten digute.


Basoan eta gurre eskuinean Chateau Renardeko harresiak





Lepoa urbil

Egun grisa nabarmen da

Gailurra gertu

Gailurrerako bidean, lepoa behetik

Gora iristen, Iñaki ...



.... Juanjo, ....

.... Mikel, ....


... eta kaskoan Rafa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina