2024/11/28

SOROGAINETIK ZIRKULARRA

Sorolepotik jaisten ikuspegia.

Ibilaldi zirkular hau egiteko, Sorogainera hurbildu gara. Kintoko mendiak eta Orreaga inguruko mendiak ezagutzeko oso egokia da eta oso toki erosoak dira ibiltzeko, belardi ikaragarriak gehien batean.
Sorogainetik Iturrunburura igo gara, handik Aztakarriko lepora jaitsi eta Urepel eta Sosogain lotzen duen errepidea gurutzatu eta gero Aztakarrira igotzen gara. Mendietako bizkarretatik Beraskoaingo lepoora iristen gara, Beordegi eta Sorolepo gainditzen.
Hemendik giroa zertxobait aldatzen da, Xasperro mendia inguratzen dugu PR32 bidetik eta pagadi batean sartzen gara, hau azkar zeharkatzen dugu eta bat batean Aldaparriko lepora iristeko kriston aldapa gure aurrean agertzen da.
Lepotik bidea pista batean bihurtzen da eta bide errez horretatik Lindux eko kaskoa zapaltzen dugu, aldapa tente txiki bat igo eta gero. Hemen itzulera hasten  dela esan daiteke, Gailurretik Linduxeko lepora jaisten gara eta handik basotik Auritzetik datorren  Aldudeko bidera iristen gara, Tejako iturrira hain zuzen ere, handik Menditxuri aldera pista batetik gora jo dugu eta goiko belardietatik Menditxuriko kaskoa gainditzen dugu,
Hemendik aurrera errez jaitsi eta Menditxipi eta Mendiaundira igotzen gara, gero txasperro inguratzen Sorogainera berriro itzultzen gara.
Lourdes, Javier, Mikel eta Angelekin osatu dut ibilaldi eder hau, 





Sorogainetik hasten gara basotik

Angel eta Lourdes Iturrunbirura iristen
Aztakarrira jaisten

Beordegi eta Sorolepo artean


Xasperro inguratu eta gero

Aldaparriko lepora igotzen, atzean Adi eta Iturrunburu

Powered by Wikiloc

2024/11/19

ADI ETA ITURRUNBURU URKIAGATIK


Adi eta Iturrunburu Sorogainetik




Eguraldia ez zen hoberena izan behar, baina euririk ez dute eman eta datozen egunetan eguraldi kaskarra iragarri dutenez gaur gertuko itzuli bat ematera joan naiz.

Oso klasikoa da, Adi eta Iturrunburu, baina aldaketa bat egin dut, Adi kaskotik Sorogainera jaitsi naiz itzulia zertxobait luzatzeko.

Adi kaskotik, neguan eta eskiekin ibiltzen garen Odiako basotik zuzenean jaitsi naiz, agian ez da gomendagarriena oso bide onik ez dagoelako eta aldapatsua delako. Odiako zubia zeharkatu eta gero Sorogain aldera jarraitzen dut eta iritsi baino lehen erreka zeharkatzen dut eta Iturrunburuko belardi aldapatsuetatik goraino igotzen naiz.

Iturrunburutik jaitsi eta GR 12 harten dut berriro Urkiagara itzultzeko.



Urkiaga lepotik Adi alderantz doan bidea

Adipeko lepoa, gaina lanbrotsu.

Adipeko lepotik Iturrunburu alderantz

Iturrunburu garbia.


Adi mendiko aldapa gogorrak

ADI


Odiako basora jaisten Iturrunburu.



Odia errekako zubia

Sorogainetik Iturrunbururako belardiak

Sorogain

Iturrunburu gertu


Iturrunburutik Adi. Oraindik lanbrotsu

Iturrunburutik

Aratungo lepoa



Aratungo lepotik GR 12 jarraiten dut, Adipeko lepoa zeharkatu eta gero Urkiagako bidea hartzen dut berriro hasierako tokira itzultzeko.



Powered by Wikiloc


2024/11/11

Ozatik zirkularra


Atxerritoko aintzirako bidetik

 Gaur Ozara hurbildu naiz aspaldin asmoa nuen zirkular bat egiteko. Atxeritoko aterpetik Anzotielloko lepora joan nahi nuen altuera galdu gabe eta interneten informazioa bilatu nuen baina ez nuen ezer baliotsua aurkitu. 

Beraz oso ongi jakin gabe, handik sartu nintzen eta zalantza askorekin lortu nuen. Zirkularra osatzeko Atxeritoko aintziratik pasatu nintzen aterpera joateko, hala ere lainoa zegoela eta aintzira ia ezin izan nuen ikusi.

Aterpetik bere ondoko belarditik gora jo nuen zeharka zihoan bidexka bat hartzeko, handik legardi bat zeharkatu eta gero sasi lepo batera (1800 m.) iritsi nintzen. Hemendik aurrera bidea ez dago argi, Anzotielloko lepora joateko ez dago biderik, baina oso eroso ibiltzen da belar gainean.

Hurbiltzen naizenean Anzotiello eta Gorretatik jaisten diren legardiak agertzen dira eta nola edo hala zeharkatzen ditut eta lepora iristen naiz, helburu lortuta!

Hau ezaguna da niretzat eta zuzen Kinboara igotzen naiz, gero zeharka Pettrafitxako lepora iristen naiz eta berriz Ozara iztultzen naiz.


Las Foyas sakanako bidetik atxeritoko aintzirarantz

Bidetik, nondik pasatuko naizen ikusten dut.

Lanbro trinkoa, aintzira ia ez da ikusten

Foya d´Atxerito eta aterpea

Toki basatia

Sasilepo honetatik Anzotielloko lepoa ikusten dut.

Txipeta

Hau  sasilepoa da, altuera ez galtzeko hona igo naiz.

Lepora iritsi baiino lehen legardia zeharkatu behar da

Lepora iristen naiz

Kinboara igotzeko, hau lana!

Lintza aldera, Txamantxoia

Alanoak eta Ezkaurre

Petrafitxako lepoa





Lepotik Guarrinza aldera

Lepoa atzean gelditzen da

Berriz Ozan. Txipeta espektakularra!



Powered by Wikiloc