2021/02/25

AUÑAMENDIKO BIRA



Gaur Martin, Fernando eta hirurok, Belagoara joan gara, beti bezala azken garai honetan,  zerbait berria egiteko berriz Auñamendia igo dugu baina bide desberdin batetik. Auñamendia inguratu dugu eta toki oso  basatiak eta politak ezagutu ditugu. 
Bide normala hartu dugu Anieseko lepora doan bidearekin bat egin arte, sakan estu batetik eta gora behera batzuk pasa eta gero lepora iristen gara, handik jaisten gara Auñamendiko maldak hartu arte, gero ekialdeko bidetik gailurreraino kranpoiekin iristen gara. Itzultzeko betiko bidea hartzen dugu eta aurkitzen dugun udaberriko elur bikaina gozatzen dugu.


Eskiko pista ongi zapaldua eta izoztua ordu honetan.

Kontienda behean.

Soumcuy, Kontende eta Auñamendi.

Arlas gure atzean

Col des Anies aldera, bidea gorriz.



Larrak toki berezi asko du.



Sakan estu honetatik azkar eta eroso ibiltzen da

Des Anies lepora igotzen.

Lepoan


Auñamendiko ipar aldea.

Lepotik jaisten gara, Auñamendiko maldak hartu eta inguratzeko.

Soumcuy

Soumcuy eta ezkerrean Anies lepoa.

Auñamendiko ekialde izoztuan sartzen gara.

Atzean Les Tourelles

Fernando eta urrunean Martin. Ezkerrean Kontende.

Auñamendiko ekialdea


Kontende ikaragarria hemendik ikusita.

Behean Aspeko ibarra eta atzetik Billare

Azken txanpak

Ertzatik goraino


Goian. Iparraldeko sutean agerian.

Auñamendiko pala bikaina.

Bide normaletik kotxeraino.

Atzean ibili garen tokiak gelditzen dira.

Kontiendara iritsi baino lehen azken giroak.

Hona hemen Martinek prestatutako bideoa.

2021/02/17

BELABARZE 1.000 m.-GARBISA 1.564 m.-ITURRUBURUA 1.582 m.-TXAMANTXOIA 1.941 m.-ASOLAZE 930 m.

Powered by Wikiloc



Badaude miresgarriak diren tokiak, haren paisaiagatik, kokapenagatik edo egon zarenean inpaktu galanta izan duelako zuretzat, asko ez dira, eta gutxi ezagutzen ditugu. Baina egun batean, espero ez duzunean, prestatutako mendiko ibilbide batean, bat aurkitzen duzu eta bildumazale on bat bezala zure bizkar zorroan gorde behar duzu.

Hau da gaur gertatu zaidana, Txamantxoiako ingurunean Garbisako lepoa, Garbisako kaskoak eta Iturruburua ezagutu ditugu eta harrituta gelditu naiz tokia eta ikuspegiak ikusterakoan. Atentzioa ematen ez dituzten mendiak dira eta horregatik bisita eskasak dituzte eta horrek erakarpen beste puntu bat gehiago ematen dio. Bere belardiek, pinudiek, pagadiek eta batez ere bere ikuspegiek markatzen dute erakarpen hori.

Ezkaurre mendizerratik zirkulu bat, eraztun bat bezala, gure inguruan osatzen da. Hasteko Ezkaurre, Alano mendizerra eta Alanotik Estribiella, Tortiella, …, Kinboak, Anzotiello, Gorretak, Gamuetak, Atxerito, .., Hiru Erregeen Mahaiaraino eta handik Budogia, Lapakiza Txamantxoiaraino eta eraztuna osatzeko Belagoako Kartxela, eta Larrondoa. Hauek ez dira bakarrak, ere Bisaurin, Castillo de Atxer eta beste batzuk handik agerian daude. Eta bitartean Otsobietako oihana ikaragarria, Txamantxoia eta Garbisen artean kokatua dago non Kamile ospetsuak jabetzako lurrak izan baitzituen gertuko garai batean..

Garbisako lepoan borda zahar baten hondakinak daude, borda hau Garbisa omen zen eta inguruko lepo eta mendiei izena ere eman zien.

Txamantxoiako bizkarretik


Bi kotxekin eta 4 lagun bildu garenez, zeharkaldi bat egiteko  aukera ezinhobeagoa dugu, kotxe bat Asolazeko kanpinean uzten dugu eta beste bat Belabartzen. Idea lepotik Garbisak eta Iturruburua igotzea da eta handik Txamantxoia igo, gero Asolazera jaisteko. 


Bidea non hasten den ez da argi ikusten, baina Frantxoren Borda eta Belabartzeko 5. kilometroren artean oso argi ikusten ez den pista bat ateratzen da, hau Erretolako sakanan sartzen da. Bidea behin hartuz gero oso errez jarraitzen da leporaino, hasieran bidea ez da gehiegi igotzen, errekara hurbiltzen denean ez da gurutzatu behar, beti erreka gure eskuinean izan behar dugu, Erretolako basoa lepotik gertu gaudenean argitzen da eta belardi eder batean agertzen gara. Handik ikuspegi ederrak ditugu, batez ere Ezkaurre alderantz eta aurrez aurre Txamantxoia eta Otsobietako oihana.






Garbisako lepoan


Garbisako lepotik eskuinera jotzen dugu eta elurra gero eta ugariagoa da,hala ere ongi ibiltzen da eta bidea ere lurrean nabaritzen da, arazorik gabe mendebaldeko Garbisa zapaltzen dugu eta han mokau bat ere hartzen dugu gure inguruko ikuspegi miresgarriak gozatzen dugun bitartean.




Mendebaldeko Garbisa

Ezkaurre aldera

Txamantxoia aldera

Alanoak

Ekialdeko Garbisara igotzen




Kaskoak garbiak daude, landaretzarik gabe, eta dugun eguraldiarekin galtzekorik ez dago eta ekialdeko Garbisara azkar iristen gara. Zertxobait urrunago baina gure bidean ere Iturruburua dago, horra nahiz eta elur gehiago izan ere arazorik gabe iristen gara.
Handik Lintzatik etortzen den bidea aurkituko dugu Mazeko lepo ondoan, bide honek Belagoatik etortzen den pistarekin bat egiten du, aurrerago, gora joateko argi ikusten dugunean, zuzen igotzen gara Txamantxoiako bizkarra hartzeko. Hemendik aurrera dena errezagoa da, ikaragarrizko haizetea egonda ere gailurra zapaltzen dugu. Han ere ikuspegiak bikainak dira, indarrak berreskuratzeko  berriz zerbait jaten dugu eta Azolazeko kanpinera doan bide ongi markatutik kotxera itzultzen gara.




Iturruburua

Enaren ibilbidea

Belagoatik datorren pistarekin bat egiten dugu 





Txamantxoiako bizkarrean



Txamantxoia


Belagoa alderantz

Auñamenditik Gorretaraino

Ezkaurre, Baines eta Ezkaurre txiki


Jaisteko bidean

Larrondo, Kartxela eta Binbaleta