Erronkari eta Ansó ibarrak elkarbanatzen dituen mendi eder honen kaskoa, gehiengo batek pentsatzen duenen kontra, Nafarroa eta Aragoi arteko muga ez da, gailurra eta bere malda guztiak, La Herreria alderantz doazenak barne, Anso ibarrekoa dira.
1561 arte Nafartarrena zen arren, Ansotar eta Erronkariko biztanleen artean izan ziren lixkar batzuen ondorioz Castillako erresumak Ansotarrena zela ebatzi zuen,, nafartarrek salatu zuten kontrafuero zela argudiatuz, garai hartan Nafarroa oraindik beste erresuma desberdina zela eta, eta orduz-geroztik mendia Ansotarrek bereganatu zuten.
Gaur, azken elurte ugari izan eta gero, piriniotara hurbildu gera lehendabiziko aldiz. Nafarroatik pandemiagatik atera ezin garenez, Belagoa aldera jo dugu eta Belagoako aterpera hain zuzen. Asmoa Lapazarrako basotik Larreriako lepora et handik Pakiza igo eta itzuli bide beretik, guzti hori eskiekin.
Ez da eskiekin gozatzeko ibilbidea, baina basotik eta Larratik neguan ibiltzea gustukoa baduzu, aukera ona da eta batera mendi bat igo gero eskiada bat egiteko.
Azkenean baldintzak ez dira hoberenak izan eta elurra behetik goraino hormatua aurkitu dugu. Basotik fokeoa deseroso izan da elurra zikina zegoelako eta pago txiki askok, bide erdirantz makurtuak, aski oztopatzen zuten ibiltzea, gero Larreria lepotik aurrera garbia baina ere oso gogorra eta Pakizako lehenengo aldapetan kranpoiak jarri ditugu seguru igo ahal izateko. Dena den gaurko iragarri zituzten haize hego fuerteak bide honetatik ez dugu nabaritu, haize horretatik oso bide babestua delako.
Itzulera berdin, baina basoko azken kilometroak, fokak ez itsasi eta oinez egin behar izan dugu. Hau ibilbidearen txarrena izan da, elurra belaunatik goitik bi pausoetatik behin anka sartzen genuela eta eskerrak Eskilzarrara iristean fondoko pista zapaldu berria zegoela eta handik aterperaino eroso ibiltzeko eskertu dugu.
Goizeko 9etan aterpetik atera gara eta arratsaldeko 4retan itzuli gara, ia 7 ordu, udan eta oinez 5 ordutan egiten ahal den ibilbidea. Ia 18 kilometro eta 1000 metro desnibela egin dugu.
|
Belagoako aterpe berria |
|
Lakartxela |
|
Lapazarrako basoa |
|
Elurra hormatua eta zikina. |
|
Larreriako lepo ondotik Pakiza ipar aldea |
|
Ukerdi eta Budogia |
|
Pakiza berriz |
|
Aztaparretako lepoa eta Txamantxoia, atzean Ezkaurre |
|
Atzera begira Lakartxela |
|
Anielarra eta Ukerdi |
|
Petretxema, Sobarkal, Atxerito eta Txinebral |
|
Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Mouskate, .... |
|
Anielarra, Auñamendi, Ukerdi, Budogia, ... |
|
Lakartxeka eta Lakora |
|
Goian |
|
Lintza aldera, Txamantxoia eta Ezkaurre |
|
Kinboak eta Alanoak |
|
Gailurretik berriro Petretxema aldera... |
|
... Hiru Erregeen Mahaia aldera, ..... |
|
.... Auñamendi aldera. |
|
Eta Belagoa aldera. |
|
Jaitsieran oraindik ikuspegi ederrak |
|
Pakizako ipar aldea |
|
Berriz Ukerdi, Budogia eta Pakiza |