2020/12/31

ASTOBIZKAR, 2020 AIOOO!!!

 Urteko azken eguna eta Asier, nire ilobarekin Orreagara hurbidu gara goiza pasatzeko. Azkenean Astobizkarrera igo eta eskiada polit bat egin dugu. Han ere Julian eta Martin egon dira eta Bere bideoak hemen sartu ditut.

2020/12/22

AUÑAMENDI, KONFINAMENDUAREN MUGAREN GAINEAN

 

Auñamendi andrea.


Orain dela hilabete bat hemendik ibili ginen, kasu hartan oinez Anielarra eta Auñamendi zirkular polit batean egin genituen, gaur, nahiz eta Auñamendira igo, oso desberdina izan da.

La Contiendatik eskiz igo eta jaitsi gara, azken maldan 50 metro inguru elurrik gabe zegoen eta han oinez igo gara, ibilbide oso klasikoa eta oso jendetsua da, mendi honek betidanik mendizaleak erakarri ditu, bere irudia, altuera eta goi mendiko giroagatik. Gaur eguraldia ona izan dugu eta elurra izoztua izan bada ere gero aldatu da eta oso ona gelditu da eskiatzeko.

Gaur egungo egoera honetan Nafarroatik atera ezinik gabiltza eta eskiatzeko aukera gutxi dugu, eskerrak azken elurteak mendiak zuritu zituela eta pirinioan oraindik mantendu da eta eskiatzen ahal izan dugu. Dena den eskiz ibiltzeko Belagoara joan behar da eta handik zenbait mendi mugatik kanpo daude eta gu hauetara joaten gara, legala den ala ez oso ongi jakin gabe. Gaur Auñamendi (Frantzia), pasa den astea Pakiza (Huesca) eta laster mugak irekitzen ez badituzte erotuko gara, orain gertuko pirinioan elurra dago eta guk ezin gara hurbildu. 

Goiza fresko eta gogorra (elurra)


La Contienda

Aurretik Arlas, ...

... atzean Lakartxela, Lakora, Otxogorrigaine, Barazea, Ori, ....

Pescamou lepotik Arlaseko irudi zorrotza.

Berehala gure helburua, Auñamendi. Ondoan Lakontende.

Soumcuy, elurra oraindik gogorra

Arlas  beti espektakularra. Ezkerrean Leja

Altuera hartzen dugu eta dena behean gelditzen da.


Anielarra ere agertzen da.

Aitorren egoitza, bere 7 semeek Euskal Herria sortu zuten.

Lakontende



Berriz Anielarra

Soumcuy beste aldetik

Murlong


Auñamendiko azken pala, elurra eza goikaldean.

Anielarrako maldak gogorragoak.

Auñamendiko hegoaldeko maldak oso onak eskiatzeko.

Goitik Soumcuy, urrunean kostaldea.

Laberuat aldera


Hiru Erregeen Mahaia eta askoz gehiago.

Ori alderantz

Zuberoa alsderantz, Arlas.

Ni neronek goian.

Karranklasekin topo egin dut goian eta elkarrrekin jaitsi gara.

Ni Anielarra aurrean (Foto Karranklas)

Lakontende eta Auñamendi.



Lakartxelatik Oriraino


Bukatu baino lehen atzera begira, Soumcuy eta Lakontende.






2020/12/16

PAKIZA DE LINTZOLA (2.104 m.) BELAGOAKO ATERPETIK

Erronkari eta Ansó ibarrak elkarbanatzen dituen mendi eder honen kaskoa, gehiengo batek pentsatzen duenen kontra, Nafarroa eta Aragoi arteko muga ez da,  gailurra eta bere malda guztiak, La Herreria alderantz doazenak barne, Anso ibarrekoa dira.
1561 arte Nafartarrena zen arren, Ansotar eta Erronkariko biztanleen artean izan ziren lixkar batzuen ondorioz Castillako erresumak Ansotarrena zela ebatzi zuen,, nafartarrek salatu zuten kontrafuero zela argudiatuz, garai hartan Nafarroa oraindik beste erresuma desberdina zela eta, eta orduz-geroztik mendia Ansotarrek bereganatu zuten.



Gaur, azken elurte ugari izan eta gero, piriniotara hurbildu gera lehendabiziko aldiz. Nafarroatik pandemiagatik  atera ezin garenez, Belagoa aldera jo dugu eta Belagoako aterpera hain zuzen. Asmoa Lapazarrako basotik Larreriako lepora et handik Pakiza igo eta itzuli bide beretik, guzti hori eskiekin.

Ez da eskiekin gozatzeko ibilbidea, baina basotik eta Larratik neguan ibiltzea gustukoa baduzu, aukera ona da eta batera mendi bat igo gero eskiada bat egiteko. 

Azkenean baldintzak ez dira hoberenak izan eta elurra behetik goraino hormatua aurkitu dugu. Basotik fokeoa deseroso izan da elurra zikina zegoelako eta pago txiki askok, bide erdirantz makurtuak, aski oztopatzen zuten ibiltzea, gero Larreria lepotik aurrera garbia baina ere oso gogorra eta Pakizako lehenengo aldapetan kranpoiak jarri ditugu seguru igo ahal izateko. Dena den gaurko iragarri zituzten haize hego fuerteak bide honetatik ez dugu nabaritu, haize horretatik oso bide babestua delako.

Itzulera berdin, baina basoko azken kilometroak, fokak ez itsasi eta oinez egin behar izan dugu. Hau ibilbidearen txarrena izan da, elurra belaunatik goitik bi pausoetatik behin  anka sartzen genuela eta eskerrak Eskilzarrara iristean fondoko pista zapaldu berria zegoela eta handik aterperaino eroso ibiltzeko eskertu dugu.

Goizeko 9etan aterpetik atera gara eta arratsaldeko 4retan itzuli gara, ia 7 ordu, udan eta oinez 5 ordutan egiten ahal den ibilbidea. Ia 18 kilometro eta 1000 metro desnibela egin dugu.

Belagoako aterpe berria

Lakartxela 

Lapazarrako basoa 

Elurra hormatua eta zikina.

Larreriako lepo ondotik Pakiza ipar aldea

Ukerdi eta Budogia


Pakiza berriz

Aztaparretako lepoa eta Txamantxoia, atzean Ezkaurre

Atzera begira Lakartxela

Anielarra eta Ukerdi



Petretxema, Sobarkal, Atxerito eta Txinebral

Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, Mouskate, ....

Anielarra, Auñamendi, Ukerdi, Budogia, ...

Lakartxeka eta Lakora

Goian

Lintza aldera, Txamantxoia eta Ezkaurre

Kinboak eta Alanoak

Gailurretik berriro Petretxema aldera...

... Hiru Erregeen Mahaia aldera, .....

.... Auñamendi aldera.

Eta Belagoa aldera.

Jaitsieran oraindik ikuspegi ederrak

Pakizako ipar aldea

Berriz Ukerdi, Budogia eta Pakiza