2019/09/03

ORDESA, FAJA DE LAS FLORES, GORIZ

BI EGUNETAN MIKEL ETA BIOK ORDESATIK ZIRKULAR POLIT BAT EGIN DUGU. LEHENENGO EGUNEAN FAJA DE LAS FLORESETIK GORIZ ATERPERA. BIGARREN EGUNEAN MONTE PERDIDO ETA ITZULI ORDESAKO BELARDIRA .

Goizeko 4:30etan dira eta Mikelen etxetik pasatzen naiz biok Ordesara joateko. 7etan, oso puntuala, autobusak Torlatik Ordesako belardira eramaten gaitu, ordu honetan mendizaleak besterik ez goaz.
Ibiltzen hasten garenean eguna argitzen ari da eta Carriatako (Salarons) zirkoan sartzen gara.
Basotik hasieran igotzen gara, igoera gogorra zenbait tokitan baina oraindik fresko gaude eta gustora ari gara.
Basoa irekitzen da momentu batean eta Tozal del Mallo ikaragarria agertzen zaigu gainean, oraindik oso urrun.


Basoko bidea oso ongi markatua dago eta ez dago galtzekorik, bidean aterpetxo bat ikusten dugu baina aurrera segitzen dugu.

Tozal del Mallok labana itxura hartzen du eta menderaezina ikusten da. Gero goitik ikusiko dugu eta itxura atseginagoa izanen du.


Goitik Cotatuero zirkoko armarriak agertzen dira ere, ....

.... eta behetik Faja Racon utzi dugu, guztiak espektakularrak, Egindako desnibela dagoeneko ederra da.

Toki honetan gurutzea dago, eskubira "La Fajeta", harresia gainditzeko errezagoa eta ezkerrera Carriatako iltzeak.


 Iltzeetara iristen gara eta arazorik gabe gainditzen ditugu, azpititik dena txikiago gelditzen zaigu.

Faja Racon dagoen pareta ikaragarria da, inguru guztia bezala.

Azkenean "Faja de las Flores" hasieran gaude, gezurra dirudi bidea hor izatea, baina .........

.... gorriz markatutako tokitik dabil, hiru kilometro inguru eta 2.4000 metroko altueran  zintzilik doan piriniotako bide politenetariko bat. Mikelek ez du sinisten, harrituta gelditzen da.

Faja hasieran Taillon eta Gabietous mendiak ezkerraldean uzten ditugu.


Fajan sartu eta lagun batzuk ikusten ditugu, marmotak.

Eta saltsan sartzen gara, hitzik ez dauude tokia eta handik daukagun ikuspegia deskribatzeko..








Tendeñera dotore eta Ordesako airetiko ikuspegi ikaragarriaz gozatzen dugu.

Mundu

Tokiko erraldoiak agertzen dira ere, Monte Perdido eta Cilindro de Marbore. Azpian Cotatuero zirkoa eta ibarra sortzen da.


Taillon, Errolaneko pitzadura, Cascoa, ...

 ... eta edonon beste lagun batzuk, sarrioak. Aipatu ere edelweis loreak toki guztietatik zeudela.


Faja utzi dugu eta orain bideak segitzen ditugu Gorizeko aterpera joateko.

Cotatueroko zirkotik Ordesa Ibarra sakonean ikusten dugu.

 Taillon atzean uzten dugu , gero eta gehiago.

Orain Monte Perdido lagun izanen dugu ibilbide osoan. Gure biiharko helburua.

Azkenean iristen gara, bizkar-zorro astunak uzteko gogoekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina