2019/07/29

ORREAGA - ORTZANZURIETA

Orreagako baso misteriotsuak, hainbat kondaira eta istorioak bere barnean izkutatuak dauzka. Orreagatik bere sakonean sartzen naizenean guztiak burura etortzen zaizkit, Lertxundiren kanta liluragarriak, Errolanen gatazka, basoetako ikaztegiak, Bideko lehenengo erromesak, eta abar, eta abar.
Gaur ibilbide bakartia ematera hurbildu naiz eta GR 12 jarraituz, Lepoederrera iritsi naiz, handik Ibañetatik datorren errepidea jarraituz Ortzanzurietako kaskoa gainditu dut. Gailur bakartia?, ez. Ehundaka mendiz inguraturik, honek guztiak gainditzen ditu, baina ingurukoak ere, edertasunez ez dira atzean gelditzen, Urkulu, Napoleon, Txangoa, Astobizkar, .... eta azkenean Ori erraldoia.
Jeisteko ezagutzen ez dudan Nabalako lepora doan bidea hartu nahi dut, Basajaunberro sakoneko ibarra ibilia daukat eta goiko bizkarretik joan nahi dut. hasieran bidea aurkitzen dut baina gero, nahiz eta nabaria izan, ez da ongi ikusten.
Bidea gozatzen dut ederki bikote onttobiltzailea topatu arte, hemendik aurrera begiak lurrean zistatzen dira, onttoak ea dauden ikusteko. Pausoa moteltzen dut eta azkenean pistara iristen naiz sorbaldan motxila pisutsua jarrita.
Azkenean egun eta ibilbide ederra egiten dut. Beti bezala Orreagako basoak nire tokiko itxaropenak erabat bete dira.






Errepediira iristen


Lepoederretik Astobizkarrera

Lepoeder eta han dagoen tramankulu.........

Ortzanzurieta begibistan


Pirinio alderantz

Auritz

Urkulu


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina