|
Mutur erditik doan pitzadura |
Jesusek aspaldin, Beriain pitzaduratik igo nahi zuela esan zidan eta gaur egun egokia izanen zelarik, berarekin gelditu naiz hara joateko.
Pitzadura lau aldiz igo dut, baina gehienak Arruazutik eta besteak, aldiz, basurdeak bezala edozein tokitik oinarrira iristeko.
Gaur, toki lasaiena Unanutik "artzai bidearen" zehar zela, oso txintxo handik ibili gara.
Unanutik Uharte Arakilera doan bidetik sartzen gara eta "Uharte Arakil" ezker alderantz markatzen duen kartela agertzen denean, gu eskubira goaz, langa bat zeharkatzen eta berehala eskuineko bidea hartuko dugu. Hemendik Arruazutik ezagutzen dudan bideak koinziditzen du.
Handik ere desnibela nabaritzen da eta puska oso aldapatsuak aurkitzen ditugu, dena den oso polita eta oso entretenigarria egiten zaigu igoera. Paretaren oinarrira eta pitzaduraren oinarrira iristen gara.
Behetik ikaragarria dirudi kanala tokian egokiagoa iruditzen zaigu eta gelditu gabe gora eta gora. Paso pare bat daude kontu handiz ibiltzeko eta eskuak erabiltzeko zulo horretatik atera arte.
Falta zaigun gainerako ibilbidea argiz eta zabaleraz beteta dago (kontrastea), Beriango gailurrera iritsi arte.
Jaitsiera bide normaletik Unanuraino egiten dugu
Eguna, ibilbidea eta laguna bikaina izan dira. Seguru itzuliko garela
|
Bidetik eta lehenengo orduetan bildurgarria dirudi laino hriekin. |
|
Pixkanaka mendia argitzen da eta lainoak desagertzen dira |
|
Jesus paretara joateko bidetik. Pista handia utzi dugu eta bidexka polit batetik goaz |
|
Basoan ere aldapa ederrak dira |
|
Gero legardiak agertzen dira eta txarrago ibiltzeko. |
|
Hala ere, dena merezi izan du toki miresgarri honetara iristeagatik |
|
Sakana gure oinetan |
|
Pitzadura barrutik ikusita |
|
hemendik gora eta gora |
|
... eta gora.... |
|
... et gora. |
|
Ostopoak gertu daude |
|
Jesus txarrena gainditzen, ze krak!!! |
|
ateratzen gara argia pizten da. Oso pozik gaude. |
|
Ihurbain gaina era zapaltzen dugu |
|
eta zuzenean Beriainerantz. |
|
Lana egina dugu, pozez beteta gaude. |
|
nabaritzen da, ez da? |
|
Ermita ondoan dago. |
|
Eta hala bazan ala ez bazan, ......... AGUR |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina