2019/06/24

LINZA 1.330 M. - TXAMANTXOIA 1.914 M. - AZTAPARRETA LEPOA 1.655 M. - LAPAKIZA 2.014 M. - LINZA

Gaur eskapada azkarrra egin dut aspaldin igotzeko gogoak nituen mendira igotzeko. Linzatik Txamantxoia igo dut eta zirkularra ixteko Lapakiza ere igo dut.
Aterpe atzetik ateratzen den bidea hartzen dut, hau Lapakizarantz doa, baina puntu batean ezker alderantz hartu behar da Txamantxoiara igotzeko.
Txamantxoiatik jaitsi eta berriro Lapakizarako bidea hartzen dut, goraka doan ertz osoa ibili behar da  gailurrera iristeko.
Hemendik Linza lepo aldera jaitsi eta berriz aterpean agertzen gara.

Linza aterpe atzetik bidea hasten da

Basotik ateratzen naiz eta bistak gero eta zabalagoak. Lakartxela, binbalet, Lakora .....

Lapakiza aurrean, tamantxoiako azken txanpatik.

Gailurretik Ori alderantz

Anielarratik Anzotielloraino.


Lapakizako maldetan sartuta nago eta atzean Txamantxoia gelditzen da.


Gailurra gertu

Ikuspegiak ederrak dira bi aldeetara

Hiru Erregeen Mahaia, Mouscaté eta Petretxema

Jaitsieran Ezkaurre

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina