Mendiko egun ikaragarria izan da gaur gozatu duguna. Orain dela 8 urte osatu nuen zirkular polit bat errepikatu nahi nuen eta lehenengoan Liouviella igo ezin izan nuena, gaurko honetan igotzea nahi nuen.
Zirkularra horrela izan da, Lizaratik Bisaurinera igo gara bide normaletik, handik ipar aldeko kanalatik jaitsi eta Puntal de Secus inguratzen Secuseko atakara joan. Lepo horretatik Estaneseko aintzirara jaitsi, Gero Sarrioen ibarrera igotzen gara eta segidan Bernerako lepora iristen gara, puntu honetatik ipar alderantz jotzen dugu Liouviellara igotzeko, biderik gabe kanal estu batetik goraino.
Handik bide normaletik jaitsi Mistresako lautadara berriro Lintzako aterpera iristeko.
Ibilbidean ia 19 kilometro inguru ibili gara eta 1.800 metro desnibela gutxi gora behera.
|
Lizaratik ateratzen gara 8,45etan , itzalak luzeak dira oraindik. |
|
Beatriz, Lourdes eta Javier, goian gure lehenengo helburua, Bisaurin |
|
Foratoneko leporantz |
|
Lepora iritsi eta .... |
|
.... beste aldean Punta Aguerri, Peña Forca,.... agertzen zaizkigu. |
|
Hemendik aurrera aldapa ederra daukagu gora iritsi arte. |
|
Bernera, Aisako mendiak, Collarada eta abar. |
|
Behetik Foraton gelditzen da. |
|
Bisaurineko kaskoa |
|
Ikuspegi zabala. Secus, Castillo de Atxer eta gure Nafarroako Pirinioa. |
|
Ekialderantz, lainoak altzatzen ari dira. |
|
Falta zirenak goian dagoeneko |
|
Ekipoa gailurran. Ni, Javier Lourdes eta Beatriz. |
|
Javierren profila beti interesgarria, baina ..... |
|
..... inoizez Lourdesen bezalakoa. |
|
Hemendik Estanés ikusten dugu eta Secuseko Ataka ere, gure urrengi helburua. |
|
Kanal horretatik jaitsiko gara. |
|
Oraindik elur pittin bat gelditzen da. |
|
Puntal de Secús eskuinetik inguratuko dugu. |
|
Bernera eta aurretik ituliko garen tokia: Bernerako lepoa. Ezkerrean Liouviella ikusten dugu. |
|
Secús aldetik Bisaurineko ipar kanala aurrez aurre. |
|
Corona de Secús eta Pico alto de la Portaza. |
|
Secuseko atakan |
|
Estaneseko aintzira agerian |
|
Ataka eta La Portaza 2.377 m. |
|
Sasilepo honetatik Estanes agertzen da. |
|
secuseko ipar aldea basatia da, erdian La Portaza |
|
Aita eta alaba, ah ze bikote!! |
|
Estanesetik Sarrioen ibarrera igotzen gara. |
|
Añadir leyenda |
|
Toki hau pirinioetako toki miresgarrietariko bat da |
|
Bernerako lepoa. |
|
Liouviellara kanalatik igotzen. |
|
Liouviellatik Bisaurin, Puntal de Secús, Puntal norte de Secús, La portaza, Secuseko ataka, Pico alto de la Portaza eta Corona de Secús. |
|
Goitik Sarrioen ibarra. |
|
Beatriz, atzean Llena del Bozo. |
|
Lourdes, atzean Ipar Liouviella eta Estanes aintzira. |
|
Eta ni ere han egon nintzen. Seguru itzuliko naizela.
AGURRR! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina