Goiko mapan ikusten ahal denez (gorriz), zirkular eder bat egin dut Tatxerasetik.
Dagoeneko udazkena oso aurreratua dabil eta lehenengo elurrek ere kaskoak zuritu dituzte, horregatik hau, pirinioan, oinez, azkenetariko iblaldi bat izanen da.
Zirkularra Tatxerasen dagoen aparkalekuan hasten da eta ohiko bidetik, Tatxeraseko pasabidera hurbiltzen gara; behin goiko ibarran sarturik, gure ezker alderantz Alano mendizerrako kasko altuenak daude, Peña Forca, Atxar de Forca, Rincón de Alano, ...
Nire asmoa Peña Forca egitea da, eta horretarako belarditik dihoan bidexka segitzen dut, gero harriak
agertzen dira eta markak jarraitzeko badaude, azkenean legardi itsusi batean bihurtzen da eta bidea asmatu bahar da Peña Forca eta Atxar artean dagoen lepotxora iristeko. Elurra harrien artean badago eta oso gogorra, horregatik kontu handiz ibili behar da, lepotik aurrera eguzkia jauk ta jabe eta elurra eez da arazorik.
Heldu den helburua Lenitoko lepoa da, handik Oza aldetik etortzen den Estriviellarako bidea hartzeko. Arazorik gabe lepoan jartzen naiz, toki basatia da eta jaitsiera ere ikaragarria, orratzak eta paretak inguraturik nago, pertsona berezia sentitzen naiz erraldoi hauen artean.
Egun ederra dut eta ederki asmatzen dut nondik joan behar naiz Estriviellako lepora iristeko, berehala Ozatik igotzen den bidea hartzen dut eta GR horretatik lepoan kokatzen naiz. Ikuspegiak Oza aldera eta Zuriza aldera ere bikainak dira, batez ere Castillo de Atxer arro ikusten da, estanpa ederra hemendik ikusita.
Estriviella azkar igotzen da eta handik kriston belardi batetik Mazandú edo Tortiellako pasabidera jaisten naiz zuzenean Tortiellako gaina zapaltzeko. Handik Txipeta egin nahi nuen, baina belauna ez nuen oso ongi sentitzen eta kotxera itzultzea erabakitzen dut. Dena den zirkularra oso polita iruditu zait eta batekin eta bestekin 16 Km eta 1.600 m. inguru desnibela egin dut.
Pena handia izan da nire argazki kamera hil dela eta telefonoarekin egindako argazkiek kalitate justu samar izan dute.
|
Tatxerasetik Alano mendizerra. |
|
Erdian Piton de Tatxeras, ezkerreko lepotik pasatu behar da. (Paso de Tatxeras) |
|
Ruzkiako lepooa eta kanalak. Eguzkia, indarrik gabe jotzen hasten da. |
|
Belardi hauetatik hasieran eta legardi batzuetatik aurrerago Tatxeraseko atakara iristen da. |
|
Ikuspegi ederra pitzaduratik |
|
Goi ibar honetatik Peña Forkarantz. Piska bat zuritu da. |
|
Atzera begira |
|
Aurrean igo behar dudan pitzadura, eskuinean Peña Forca, ezkerrean Atxar de Forca |
|
Ipar aldean Rincon de Alano |
|
Urrunean Ori, Otxigorrigaine eta Barazea |
|
Rincon de Alano |
|
Elurragatik gogorra egin zait igoera hau. |
|
Pitzaduratik espektakulu basatia |
|
Atxar de Forca eta Lenito |
|
Goitik ikuspegi ederra ere. |
|
Hirumilak oso zuriak ikusten dira |
|
Lenitoko lepooa eta kaskoa |
|
Toki basatia, aurrean Estriviellako ibarra gertu daukat. |
|
Lenitoko lepoa |
|
Lepoa behetik ikusita |
|
Estriviellako ibarretik Oza aldera. Castillo de Atxer |
|
Estriviellako lepora iristen ari naiz .... |
|
.... eta aitona honekin topo egiten dut, gizon jatorra iruditu zait. |
|
Bisaurin, Secus eta abar |
|
Lepoa gainditu eta gero Alano mendizerrak, betiko estanpa hartzen du. |
|
Estriviellako gailurretik Txipeta |
|
Belardia ere ikaragarria da. |
|
Tortiellako gaina. |
|
Eta ibilaldia bukatzean Tortiella eta Estriviella. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina