Berriro Panticosako bainuetxera hurbildu gara, baina kasu honetan Argualas mendikatean sartuko gara, Feniaseko sakanatik hain zuzen ere.
Mallata baja iristeko ez dago elurrik eta Mallata altara joateko ere elurrik gabe dago, gu mendebalde aldera goaz eta handik bai, elurra oso ongi mantendu da eta eskiz igoera guztia egin dugu . Igoeran elurra, nahiz eta eguzkia ederki jo, oraindik gogorra dago eta ganibetak ongi datozkigu.
Gailur ondoko lepoan eskiak uzten ditugu eta azken metroak ertz batengatik oinez goraino iristen gara.
Jaisteko elur gogorra eta udaberrikoa tartekatzen dira baina orokorrean oso ona aurkitzen dugu. Bukatzeko Argualas sakanako zubiraino jaisten gara eskiekin, jaitsiera luze eta ederra osatuz.
Gaur Martin, Luis, Iñaki, Juanjo eta ni bildu gara egun polit hau mendian gozatzeko.
|
Martin eta Luis azken prestaketak atera baino lehenago. |
|
"Mallata baja"ra iristeko oraindik elurra dago zenbait tokitan. |
|
Fenias alderantz zuri dago, baina ............. |
|
.......... Garmonegro alderantz elurra desagertu da eta gehio ibili behar da. |
|
Mallata bajan eskiak jartzen ditugu eta ongi zuritua ikusten da gure bidea. |
|
Juanjo eta Martin, atzean Serrato, Batanes eta Bacias alderantz ere ongi zuitua ikusten da. |
|
Añadir leyenda |
|
Hegoaldeko magaletan elurra oso altu dagola argi ikusten da. Serrato, Chuans, Batanes eta Labaza gure atzean. |
|
Añadir leyenda |
|
Hau izan zen pasatzeko tokirik txarrena, .... |
|
... gero balditzak askoz hobeagoak . |
|
Altuera hartzen dugun bitartean ikuspegiak zabaltzen dira. |
|
Luis ongi hornitua |
|
Añadir leyenda |
|
Serrato, Chuans, Batanes, Labaza, Bacias, Brazato, Sarrato, Foratulas .... |
|
Argualas |
|
Airea hartu, (nik gutxienez) eta azken tirada gailurreraraino. Erdian Fenias (gurea) |
|
Beste batzuetan eskuineko pala zuritik igo dugu, gaur ezkerreko palatik. |
|
Ezkerreko pala eta lepoa agerian. |
|
Vignemale erraldoia ere agertzen da. |
|
Aazken zigi zagak. |
|
Gailurra |
|
Luis, Algas eta Argualas. |
|
Tenako ibarra beti bezain ederra, Partacua alde batean eta bestean Tendeñerako mendilerroa. |
|
Lepora itzultzen gara. |
|
Eta jaitsiera gozatzera, ... |
|
.... eta hala bazan hala ez bazan, .... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina