2019/03/15

"DIENTE DE BATANES" 2875 M. (MENDEBALDEKOA)


"Dientes de Batanes" mendi malkartsu bat da eta bere ertza ipar mendebalderantz mozten da. Ertz honetan hiru punta dira nabari, Mendebaldekoa 2.875 m., Erdikoa 2.885 m. eta Ekialdekoa 2.909 m.
Eskiz igotzeko Mendebaldekoa ahal den bakarra da, besteetan eskalada desberdinak behar dira.



Panticosako gaurko ibilbidea, zonaldeko eskiada hoberenetariko bat da, oso zuzena, igoera bezala Panticosa bainuetxea 1650 metrotan dago, handik Batanesera igotzeko 1225 metro desnibela igo behar da.
Komandokokretako argazkian ongi ikus daiteke. Aldapa tente haietan elur kalitatea kontutan izan behar du, goizean oso gogorra izaten delako.
Eguzkia oso altu dago hasten garenean, hasieran oinez ibiltzen gara elurrarekin topatu arte, basoan bertan, oso gogorra harapatzen dugu ordu hauetan, jaisten garenean udaberri kalitatea dago eta ederki aurkitzen dugu goitik behera eskiatzeko.

Gaur ere koadrila ederra bildu gara egun polit honetan mendira joateko, Mikel, Martin, Lourdes, Marino, Carlos, Javier, Luis, Julio eta Ni neronek.


Ia 10,30ak dira Panticosako bainuetxetatik ateratzen garenean.

Gutxi ibiltzen gara eskiak oinetan jartzen ditugunean.

Mikel, beti irritsu.

Argualas Garmonegro mendikate erraldoia beti lekuko iznen dugu. Carlos agerian.

Oraindik elurra oso gogorra dago eta ganibetak ezinbestekoak dira.


Lourdes eta Marino baso erdian.



Lehenengo malda aldapatsuak igo ditugu eta pendientea leuntzen da.

Partacua ere bistan da, dena den hirumilek iluntzen dute.

Lepo horren alderantz goaz, han Labazako aintzirak daude.


Hemen guztiak bildu gara aurrera segitzeko


Batanes agertzen dira.


Batanes gero eta hurbilago

Ezkerreko lepora iritsi behar da.

Labazako aintzira atzean gelditzen da.

Lepotik ongi ikusten dugu Serrato......

..... eta Xuans

Gailurra gertu da, eta hara doa Luis, ....

.... gaur "deskantso aktibo" egiten ari da.

Mikel eta Julio ere iristen dira.

Eta Martin.


Atzean Vignemale, aurrean Martin.


Lourdes eta Luis gailurran.

Luis, Julio, Mikel eta ni

Carlos eta Javier

Ikuspegi handia dugu.
Infiernos, Gaurier, Punta Zaharra, Frondiellas, Balaitous, Gran Facha, .....

Marino

Jaitsi zerbait eta mokau bat hartzera gelditzen gara.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina