Negu honek egun bikainak oparitu dizkigu mendian gozatzeko eta nahiz eta oso lehor izan, oraindik elur aski aurkitzen ahal da pirinioetako magaletan.
Gaur porteoa sahiesteko Formigalera hurbildu gara eta Arroyeras eta Espelunciecha mendi klasikoak igo ditugu.
Egun eta elur zoragarria izan ditugu, hasieran pistatik ibili gara, gero mendian alde eguzkitsuetan elur-udaberria aurkitu dugu, gero beste aldeetan gogorragoa, hala ere ongi eskiatzeko.
Carlos, Lourdes, Martin, Rafa, Iñaki, Javier, Julio eta ni, koadrila bildu gara gaur eta Iruñetik bi kotxetan etorri gara, beti bezala eguna ongi bukatzeko, Puente la Reinan bazkari ederra dastatu dugu.
Hemen, argazkitan daude egindako igoerak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina